Musika taldeentzako 'Artistas en Ruta' programearen hautaketan sartzeko deialdia zabalik dago

Bizkaie! 2014-02-25 10:22   Musikea

AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker, aurten be hainbat euskal taldek zuzeneko musika sustatzea helburu dauen Artistas en Ruta programan parte hartzeko aukerea izango dabe. Estadu mailako kontzertu zirkuitu hau bi aldiz barritzen da urtean, eta dagoeneko zabalik dago programearen hautaketa prozesuan sartzeko deialdia.

Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakinarazo dabenez, irailetik abendura bitarteko programan parte hartuko daben taldeak martian hautatuko ditu aditu talde batek. Urtarriletik bagilera bitarteko kontzertuak emongo dituen musikarien zerrendea, barriz, urrian osotuko dabe.

Gauzak holan dirala, programan parte hartzeko interesa dauen artistek edo taldeek bi aukera ditue. Alde batetik, AIE alkarteko egoitzetako batera hurrengo materiala bialdu daiteke: CD bat, edizinoa euskarri fisikoan badago, edo ziurtagiriren bat edizinoa digitala bada; aitamen biografikoa (musika estiloa); eta harremanetarako datuak (izen-abizenak, posta helbidea, telefonoa eta e-maila). Bestalde, on line be emon daiteke, eta, horrezaz gan, editautako CD bat AIEren ordezkaritzetako batera bialdu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu