UPV/EHUk 2012-13ko tituludunentzako 345 'Lehen Aukera' beken izen-emote epea zabaldu dau

Bizkaie! 2014-02-25 13:33

'Lehen Aukera' programa pilotua ekintza positiboa da. Lan-merkatu konplexu eta zorrotz honetara hurreratzeko aukerea emoten deutse gure ikasleei. Unibersidadean eskuratutako ezagutza eta trebetasunak tituludun bakotxaren ezaugarri akademikoetarako eta lanbide-ezaugarrietarako egokia dan enplegu batean jarduteko oinarria dira. Ekintza honen bitartez azken bultzadea emon nahi dogu, gure tituludunek lehen enplegu kualifikatua lortu deien.

UPV/EHUk laguntzen programa pilotua abian jarri dau, Lehen Aukera izenekoa. Langabezian dagozan 2012/2013ko tituludun unibersitarioei eskaintzen jake, beren lanbide-prestakuntzea hobetzeko, holan enplegu kualifikatuan jarduteko behar diran ezagutzak areagotuko dituelakoan. Danetara, 345 beka emongo ditue, horreetako % 5 ezgaitasunak dituen tituludunei.

Eusko Jaurlaritzeagaz alkarlanean bultzatutako programa hori hiru hilebeteko iraupena dauen prestakuntza-modulu teoriko eta praktiko bat da. Honako honeek egingo dira: Laneratzeko ahalmena emoten daben gaitasunei buruzko ikasketa osogarrien ikastaroa, UPV/EHUk eskainia, eta hautatutako persona bakotxaren ezaugarri akademikoakaz lotutako jarduerak egiten dituan enpresa batean egonaldi bat.

Programan parte hartzen daben personek 1.500 euroko laguntzinoa jasoko dabe. Persona horreei Gizarte Segurantzan altea emongo jake eta ikastaro osogarria dobakoa izango da.

Eskariak, ahal dala, bide telematikotik egingo dira, Gaur (http://gestion.ehu.es/gaur) plataformearen bidez, baina jagokon formularioa be aurkeztu daiteke UPV/EHUko Erregistro Orokorretan. Izena emoteko epea martiaren 5ean amaituko da.

'Lehen Aukera' programa pilotua ekintza positiboa da. Lan-merkatu konplexu eta zorrotz honetara hurreratzeko aukerea emoten deutse gure ikasleei. Unibersidadean eskuratutako ezagutza eta trebetasunak tituludun bakotxaren ezaugarri akademikoetarako eta lanbide-ezaugarrietarako egokia dan enplegu batean jarduteko oinarria dira. Ekintza honen bitartez azken bultzadea emon nahi dogu, gure tituludunek lehen enplegu kualifikatua lortu deien. Gainera, azken onuraduna euskal gizartea izango da, gure etorkizun ekonomikorako beharrezkoa dan talentua gure artean geratuko dalako; holan dino Maite Zelaiak, Ikasleen, Enpleguaren eta Gizarte Erantzukizunaren arloko Errektoreordeak.

Nahiz eta laguntzak gehienbat 2012/2013ko tituludun unibersitarioei eskaini, laguntzetako % 5 Master eta Doktorego eskolako ikasleei be zuzentzen jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu