Paco de Lucia gitarrista handia hil da

Bizkaie! 2014-02-26 10:32   Musikea

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia (Algeciras, 1947-Cancún, 2014) flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.

Bihotzekoak jota hil da gaur Paco de Lucia (Algeciras, 1947-Cancún, 2014) flamenko gitarristea 66 urte zituala. Kadizeko gitarristea Mexikon egoan oporretan familiagaz.

Argitaratu dituan 36 diskoetan, gehienbat flamenkoa baina jazza eta fusinoa be jorratu dituan Paco de Luciak makinatxu bat sari jaso ditu, besteak beste, flamenko diskorik onenari Grammy Saria (2004), Arte Flamenkoaren Espainiako Sari Nazionala, Arte Ederretan Merituari Urrezko Dominea (1992), Musikearen Sarietan Ohorezko Aitamena (2002) eta Arteetako Asturiasko Printzea Saria (2004).

Los Chiquitos de Algeciras bikoteagaz ekin eutson ibilbide musikalari Pepe anaiargaz batera 1961an. 1964an, lehenengo diskoa grabau eban eta ordutik 400 lan musikalen egiletza eukan musikari eta musikagile andaluziarrak.

Doctor Honoris Causa Doktorea da Kadizeko Unibersidadean eta Berklee College of Music ospetsuan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu