Ahaztutako emakumeak gogora ekarriko ditue 'Históricas' sorkuntza tailerrean

Bizkaie! 2014-02-27 10:03   Kulturea

BilbaoEszenak, MaMa Crea taldeagaz alkarlanean, sorkuntza eszenikoen inguruko Históricas tailerra antolatu dau. Martian hasi eta bagilean amaituko dira eskolak. Emakumeek historia izan daben lekua berreskuratzea da ikastaroaren helburua. Izena emoteko epea zabalik dago daborduko.

Tailerra BilbaoEszenaren egoitzan bertan egingo dira (Juan de Gardeazabal 3), martiaren 6tik aurrera, eguenero, 19:00etatik 21:00etara. Nuria Moran Crespo antzezle eta jantzi-arduraduna izango da irakaslea. Eskoleetan, bizirik dagozan emakumeen bitartez, ahaztuta dagozan emakume horreen oroimena indartzeko ahalegina egingo da, azaltzen dabe antolatzaileek. Horretarako, aurretik aukeratutako emakume jakin batzuei buruzko 5 minutu inguruko iraupena izango daben pieza eszenikoak egingo ditue. Emakumeok aztertu, eta euren ganeko testua edo antzezpena egingo dabe, gaur egungo eta orduko emakume hareen arteko sinbiosia sortzeko. Tailerra amaitzean, sortutako pieza guztiak BilbaoEszenaren artxiboan geratuko dira.

Izena emoteko epea martiaren 5ean amaituko da, eta saio bakotxaren prezioa 12 eurokoa da, 10 euro lanbako, ikasle eta BilbaoEszenako bazkideentzat. Danetara, 12 leku egongo dira. Matrikula nuriamcres@yahoo.es helbide elektronikoaren bitartez egin behar da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu