Euskadiko Errugbi Federazinoak errugbiaren araudia euskeratuko dau

Bizkaie! 2014-02-27 17:15   Euskerea berbagai

Euskadiko Errugbi Federazinoak kirol horren araudia euskeratuko dau lehenengo aldiz. Ekimena Gipuzkoako Federazinoak abiarazo eben eta Euskal Kirol Federazinoen Batasunaren dirulaguntzinoari esker gauzatu ahal izango da.

Nazinoarteko federazinoaren edo International Rugby Board erakundearen arauak euskeratzeko ardurea Itzulnet enpresa tolosarrarena izango da, Euskadiko Errugbi Federazinoko iturriek jakinarazo dabenez.

Itzulpena hilebete barru prest egongo da, eta amaituta egon orduko, Euskadiko Federazinoak Nafarroako Federazinoari eta Ipar Euskal Herriko klub gehienak batzen dituan Landak eta Euskal Kostaldeko Batzordeari eskainiko deutse. Araudia, ganera, edozeinen eskura izango da Euskadiko Federazinoaren webgunean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu