Graduondoko azoka bi izango dira asteon Bilbon

Bizkaie! 2014-03-03 14:26

Gradundoko bi azoka egingo dira aste honetan Bilbon. Zehatz esateko, martitzenean, martiaren 4an, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoa egingo da Euskalduna Jauregian, eta eguaztenean, martiaren 5ean, Graduondoko Ikasketen Nazinoarteko Azokea (FIEP) Ercilla Hotelean, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) iturriek jakinarazo dabenez.

Unibersidade eta negozio eskola desbardinek, besteak beste, EHUk, Deustuko Unibersidadeak, Mondragon Unibersidadeak, Madrilgo Unibersidade Autonomoak, ESADEk, Enpresa Institutuak edo ESIC Business & Marketing School negozio eskolak 2014-15 ikasturteko graduondoko eskaintzak azalduko ditue.

Era berean, Graduondo eta Hizkuntzen Aretoan, programa barritzaileenak eta master aitzindarienak aurkezteaz gan, GOAZ gidearen erakusgunea be egongo da, eta master bat egiteko 100 beka jarriko dira batutakoentzat eskuragarri. Atzerriko hainbat hizkuntza ikastegi be hurreratuko dira azokara, ikasleen beharrizanei erantzuteko ikastaroak erakusteko.

Bestalde, FIEP 2014 azokan bertaratutako ikasleei azalduko jake zein programa edo master jatorken hobeto, zeintzuk diran bekak lortzeko aukerak, lanbide urteerak edo enpresakaz dagozan hitzarmenak.

Bein bitartean, aurrerago, martiaren 17, 18 eta 20an, Master Astea 2014 izango da. UPV/EHUk 2014/2015 ikasturteko master ofizialen, berezko tituluen eta etenbako prestakuntzearen eskaintzea aurkeztuko dau hiru campusetan, 15:30etik 19:30era; martiaren 17an, Arabako Campusean, Elurreta Ikasgelategian (Gasteiz); hilaren 18an, Gipuzkoako Campusean, Carlos Santamaría Zentroan (Donostia); eta 20an, barriz, Bizkaiko Campusean, Bizkaia Aretoan (Bilbo).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu