Martiaren 7an estreinauko dabe 'Enperadorea' pelikula historikoa Durangon

Bizkaie! 2014-03-03 17:18   Barriak

Emperor filmearen euskerazko bersinoa barikuan, hilak 7, ailegauko da EAEko zinema-aretoetara. Hain zuzen be, Durangoko Zugaza aretoan izango da estreinaldia. Peter Webber da zuzendaria, eta Tommy Lee Jones eta Matthew Fox dira aktore protagonistak.

Zinema Euskerazprogramearen barruan egin dabe Emperor-en euskerazko bersinoa, Enperadorea, eta lehenengo aldiz, euskerara bikoiztuta eta jatorrizko bersinoan euskerazko azpitituluekaz ikusi ahal izango da.

1945. urtean, Bigarren Mundu Gerrea amaitu eta Japonia errendidu ostean, Douglas MacArthur jeneral ospetsuak eta haren kide Fellers jeneralak erabagi gatxa hartu behar izan eben: Hirohito enperadore japoniarra gerrako kriminala da eta urkatu egin behar dabe, ala ez? Erabagiak herri oso baten etorkizuna baldintzatuko dau.

Benetako jazoerak ditu oinarri pelikuleak. Bonner Fellersek Douglas MacArthur jeneralarekin kolaborauu eban Bigarren Mundu Gerra ostean, AEBek Japonia inbadidu ebenean. Hirohito gerra kriminal lez epaitu behar ez zala defendidu eban.

Zugazan estreinau eta gero, EAEko beste zinema-areto batzuetan proiektauko dabe Enperadorea.

Pelikulearen ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu