Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak 'Erotisme' diskoa plazaratu barri dau

Bizkaie! 2014-03-04 10:54   Musikea

Hogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.

Hogeita hamar urte bete ditu Joseba Gotzonek musikearen munduan, eta kaleratu barri dau bere hamaseigarren diskoa, Erotisme. Erotismoa da kantari portugaletetarrak idatzi eta konposautako zortzi kanten ardatz nagusia. Zuzenekoetan striper bi izango ditu lagun, ganera. Me derrito singlearen bideoklipa be kaleratu dau.

Bere diskorik rockeroena eta komerzialena dala dino Joseba Gotzonek. Abesti bakotxak istorio erotiko bat kontetan dau, mundu birtualak edo errealak sortzen dituena. Entzuleak bere mundu erotikoa irudikatzea bultzatu gura dau. Datorren urtean estreinauko dan Afrodita ikuskizunaren bigarren soinu-bandea da hau disko hau.

Maiatzaren 10ean, Bilboko Campos antzokian, egingo dau lehenengo zuzenekoa, eta ostean Euskal Herri osoan joteko asmoa dauka. Udagoienean, Europa eta Ameriketatik ibilteko amesa dau. Zuzeneko emonaldietan estudioan izan dauen talde beragaz joko dau: Arturo Garcia (bateria eta koroak), Txarlie Solano (bajua), Miguel Moyano (gitarrak) eta Pedro Hoyuelos (tekladua eta pianoa). Horrezaz gan, jantzari edo estriper bi be izango dira oholtza ganean, eta lenzeria erotikoa jantzita strip-teasea egingo dabela aurreratu dau Joseba Gotzonek.

Aurtengo Durangoko Azokarako Erotisme-ren euskerazko bersinoa kalean izango da, eta hurrengo hilebeteetan ingelesez be grabauko dabe. Me derrito bideokliparen ostean, beste hiru abestiren bideoak sareratuko ditu: Cruce de miradas, Ala deriva eta Por ti.

Bilboko Koba estudioan grabau dabe diskoa, eta Joseba Gotzonek berak egin dau produkzinoa. Gitarra eta ahotsen grabazinoa Ortuellako Grooven amaitu zan. Erotisme salgai dago daborduko, plataforma digitaletan, eta kontzertuetan be eskuratzeko aukerea izango da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu