Taxio Ardanazen 'Egurre' erakusketea ikusgai dago Bilboko Rekalde aretoan

Bizkaie! 2014-03-04 14:30   Kulturea

Iruñeko Taxio Ardanaz artisteak indarkeria handiko sasoietan sortzen diran irudikapen sinbolikoak ditu aztergai Egurre erakusketan. Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2014 programearen barruan dago erakusketea. Apirilaren 13ra arte egongo da Rekalde aretoan.

Iruñeko Taxio Ardanaz artisteak indarkeria handiko sasoietan sortzen diran irudikapen sinbolikoak ditu aztergai Egurre erakusketan. Bizkaiko Foru Aldundiaren barriek 2014 programearen barruan dago erakusketea. Apirilaren 13ra arte egongo da Rekalde aretoan.

Ideia iraultzaile guztiek jarduteko eta irudikatzeko kode batzuk dakarrez eurekaz batera, erresistentziaren estetikea dala esna daiteke. Kode horreek aztertuko ditu Taxio Ardanazek. Artista iruindarrak hainbat urte emon ditu muturreko indarkeria dagoen sasoi eta gatazketan —berabarko, 1936ko gerran— sortzen diran irudikapen sinbolikoak ikertzen. Personaia edo jazoera jakin bat gogoratzeko egindako mueta guztietako monumentuak eta memorialak izan ditu kontuan. Artxiboetan ibili da, monumentuei eta monumentuak altzauta dagozan lekuei erretratuak egin deutsiez, grabazinoak be egin ditu, lekukotasunak batu, eta abar.

Aztertu dauen monumentuetako bat da Nazinoarteko XV. Brigadeari eskainitako monolitoa, Tarragonako Pàndols mendilerroko toki bakartu batean dagoana. 1936ko gerrako jazoera odoltsuenetako bat izandako lekuan dago, memoria errepublikanoak zutik dituan aztarna bakarretakoa.

Irudikatutako objektuak eguneratu eta eraldatu egin ditu Ardanazek, ingurune piktoriko edo eskultorikora eroateko. Zatikatutako kontakizunak dira, forma eta kolorearen bidez adierazota. Egilearen helburua ez monumentuen esangurea erraztea, eta ez dau gura gogoeta nostalgikorik eragin. Orainaldia eta gure egungo egoera zalantzan ipintea da lan honen oinarria.

Taxio Ardanaz (Iruñea, 1978) Bilbon bizi da eta bertan lan egiten dau. EHUko Arte Eder Faktultadean ikasi eban. Hainbat tailer eta ikastarotan parte hartu dau. BilbaoArte (2013), Mexiko Uriko Arte Bulegoa (2012) eta Pekineko MA Studio (2009) arte-bekak lortu ditu. Iruñeko Artista Gazteen lehen saria eta Nafarroako Biltzarren bigarren saria jaso ditu. Banakako ondoko erakusketak izan ditu Mexiko Urian, ¡A pesar de todo, pelea!; Madrilen, Luz Perpetua; eta Iruñean, Resignados.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu