Barikuan abiatuko da Gipuzkoako 34. Eskolarteko Txapelketea

Bizkaie! 2014-03-05 13:04   Bertsolaritzea

Martiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.

Martiaren 7an hasiko da eta, sei kanporaketa saio egin ostean, maiatzaren 11n izango da bat-bateko finala Arrasaten. Lehenengo saioa datorren barikuan izango da Zarautzen eta, ganerako kanporaketa saioetan lez, hiru ekimen izango dira: idatzizko sariketea, saio didaktikoa eta bat-bateko txapelketearen kanporaketea.

Bertsopapel ariketea Zarauzko Oteiza Lizeoan izango da, arratsaldeko 15:00etatik 16:00etara. Zarauzko eta Orioko Ikastolek, Getariako Iturzaeta eskoleak, Zumaiako eskoleak eta Hernaniko BHI-ko 205 ikaslek hartuko dabe parte.

Ondoren, arratsaldeko 16:30etik, 17:30era, Saio didaktikoa izango da Zarauzko Modelo aretoan. Zarauzko bi talde eta Hernaniko taldea izango dira Mantxi eta Andoni Egaña bertsolariakaz batera. Aurkezle lanak Peru Gabirondok egingo ditu.

Eguna biribiltzeko, arratsaldeko 19:00etan afari-meriendea egin ostean, iluntzeko 20:30ak aldera hasita, helduen bat-bateko saioa izango da Urpekoak Elkartean (Azken Portu). Bat-batean kantauko dabe: Amaia Urbieta (Zarautz), Unai Sarasua (Zumaia), Danel Olano (Getaria), Aitor Baledi (Hernani), Andoni Mujika (Urnieta) eta Jon Otegi (Oiartzun). Aurkezlea Leire Etxeberria izango da.

Hurrengo kanporaketa saioak Lasarten, Zumarragan, Lazkaon, Elgoibarren eta Azkoitian izango dira.


Txapelketaren egutegia; 15-18 urtekoak, bat-batekoan. Kanporaketak

Araba

- Maiatzean 3 kanporaketa saio izango dira.


Bizkaia

- Maiatzak 20, Deustu, 15:00etan.
- Maiatzak 21, Algorta, 15:00etan.
- Maiatzak 22, Bermeo, 15:00etan.
- Maiatzak 23, Elorrio, 15:00etan.


Gipuzkoa

- Martiak 7, Zarautz. Urpekoak alkartea (Azken Portu), 19:00etan.
- Martiak 14, Lasarte. Harrieskaileta alkartea, 19:00etan.
- Martiak 21, Zumarraga. Ama-Lur alkartea, 19:00etan.
- Apirilak 4, Mutriku. Gaztetxea, 19:00etan.
- Apirilak 10, Azkoitia. Iraurgi alkartea, 19:00etan.


Iparraldea

- Apirilak 26, Baigorri. Bi kanporaketa saio izango dira, Oronozia aterpetxean, umeenTopaketen barruan.


Finalak, Bertso-eskolen Egunaren baruan

- Arabako Bertso-eskolen Eguna maiatzean izango da.
- Bizkaiko Bertso-eskolen Eguna. Bagilak 7, Gernika, 11:30ean.
- Gipuzkoako Bertso-eskolen Eguna. Maiatzak 11, Arrasate. Amaia Antzokian, 11:00etan.
- Iparraldeko Bertso-eskolen Eguna. Maiatzak 31, arratsaldez.
- Nafarroako finala eta bertso merendua apirilean izango da.
- Euskal Herriko finala eta jaia. Bagilak 21, Orio.

Bat-bateko kanporaketa afaritarako sarrerak salgai dagoz www.bertsosarrerak.eu atarian 12 euroan. Sarrerak hartzeko azken eguna: saioa izango dan asteko eguaztena.


Barrituta dator Gipuzkoako Eskolartekoaren 34. edizinoa. Filosofian eta formatuetan

Kanporaketa egun bakotxean, hiru ekimen antolatuko dira herri berean.

- Idatzizko sariketea, ohi bezela egingo dana: ikastetxe batean herri desbardinetako ikastetxeetako ikasleak batu, eta bertsoak jarteko gaia emongo jake, eta denpora jakin bat. Lanak bertan aurkeztuko ditue, eta lan hautatuak bat-bateko txapelketearen final egunean sarituko dira.

- Saio didaktikoa, lehen aldiz egingo dana. Idatzizko lanak egin dituen ikasle horreek batuko dira hurreko areto batean, eta eurentzat neurrikoa (erakargarria) izango dan saio bat eskainiko dabe inguruko bertso-eskoletako umeek eta bi bertsolari ezagunek.

- Bat-bateko txapelketearen kanporaketea. 15-18 urteko gazteek hartuko dabe parte (15 urtez beherakoak ez dira bat-batekoan lehiatuko). Herriko alkarte batean bertso afari formatuan egingo dabe bat-bateko kanporaketa saioa.


Parte-hartzaileak

- Idatzizkoan, danetara, 956 ikaslek hartuko dabe parte, 28 ikastetxek, eta hainbat bertso-eskolatako ikasleek.

- Saio didaktikoetan 10 bertso-eskolatako taldeak izango dira kantuan, eta eurekaz batera Gipuzkoako beste 12 bertsolari ezagun.

- Bat-bateko txapelketan 15-18 urteko 34 bertsolarik hartuko dabe parte. Gai-jartzaile taldean edade horretako beste 11 gazte izango dira finalerako gaiak jarten, Inaxio Usarralde eta Egoitz Aizpuruk lagunduta.

- Eskolartekoan Gipuzkoako ondoko bertso-eskolek hartuko dabe parte: Erniarraitz (Azpeitia-Azkoitia-Errezilgo bertso-eskolea), Goierri, Arrasate, Zumarraga-Urretxu, Getaria, Oñati, Zarautz, Zumaia, Oiartzun, Hernani, Zizurkil, Larraul, Eibar, Elgoibar.


Antolatzaileak

Idatzizko sariketea eta osteko saio didaktikoak Ikastolen Elkarteak antolatu ditu. Bat-bateko txapelketea, barriz, Ikastolen Elkarteak eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatu dabe alkarlanean, bertso-eskolen laguntzinoari esker.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu