Hemen da Resurreccion Maria Azkue Literatur Sarien 2013ko uztea

Bizkaie! 2014-03-06 16:11   Kulturea

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazinoak antolatutako Resurreccion Maria Azkue Literatur Sariak banatu ditue Bilbon, Akademiaren egoitzan bertan. 11 eta 18 urte bitarteko gaztetxuei zuzendutako sariketea da, eta atal bi ditu, narrazinoa eta olerkia.

Sarion helburu nagusia, antolatzaileek azpimarratu dabenez, idazle gazteak literaturearen mundura erakartea da. Urtero lez, aurten be literatura arloko persona adituek osotu ditue epaimahaiak. Aurtengo epaimahaikoak ondokoak izan dira: A mailan (11-14 urtean), Yolanda Arrieta, Igone Etxebarria eta Antton Irusta; B mailan (15-18 urte artean), Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta. Genero bi saritzen dira Azkue Sarietan, narrazinoa eta poesia, eta genero bakotxean maila bi dagoz, adinaren arabera.

Edizino honetan, danetara, 173 lan aurkeztu dira: horreetatik, 75 Gipuzkoan; 73 Bizkaian; 11 Araban; 10 Ipar Euskal Herrian; eta 4 Nafarroan.

A Mailan, narrazinoaren arloan, honexek izan dira saridunak: lehenengo saria, Mundiala!, Maddi Aiestaran (Beasain); bigarrena, Zintzoa izateko ipuina, Olatz Bereziartua (Zestoa); eta, hirugarrena, Martinaren ibilbidea, Anne Agirre (Gernika). Poesiaren arloan, ondokoek irabazi dabe saria: Egunsentia, Lorea Azpiazu (Azpeitia); Ezer ez da betiko, Naia Ordorika (Gernika); eta, Parkea, Aiora Amenabar (Zestoa).

B mailan, honeek izan dira narrazinorik onenak: Janis Joplin, sudur gorriak eta arrautza frijituak, Lourdes Ondaro (Munitibar); Lagun minak, Markel Txasko (Errenteria); eta, Egunari beldur, Ane Saiz (Laudio). Eta olerkietan: Lehertu, atertu, desertu, Maialen Akizu (Urretxu); Amaraunak, Inhar Esnaola (Berastegi); eta, Itzaldu, Maialen Akizu (Urretxu).

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu