Harkaitz Canok 'Txalorik ez, arren' liburua kaleratu dau

Bizkaie! 2014-03-17 17:08   Kulturea

Txaloen ganeko gogoetak batu ditu Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen Txalorik ez, arren (Edo) lanean. Gasteizko Artium museoan orain bost urte emondako berbaldi bat da hausnarketen abiapuntua.

Txaloen ganeko gogoetak batu ditu Harkaitz Canok aurkeztu barri dauen Txalorik ez, arren (Edo) lanean. Gasteizko Artium museoan orain bost urte emondako berbaldi bat da hausnarketen abiapuntua.

Gasteizko museoak konbidauta, idazle lasartearrak Antoni Muntadasen On translation serieko instalazino baten inguruko berbaldia egin eban. Urteak emon ditu Canok testu hari bueltak emoten, gogoetak batzen. Artiumeko berbaldiko testua asko aldatu dauela esan dau egileak. Txaloak historian eta arteetan izandako esangura desbardinak aztertu ditu; Grezia eta Erroma klasikoan, Shakespeareren garaiko antzerkian, Pasoliniren probokazinoetan edo Twitterren.

Galdera ugari egiten ditu egileak liburuan: noren onespena gura dau artistak? zer zentzu dauka edozer txalotzen dauen publikoaren onespenak? zer esan nahi dau arrakasta izateak? zein arrisku ditu laudorioak jasoteak? Txalo muetak be bereizten ditu Canok, berbarako, txalo interesatuak, txalo diplomatioak edo autotxaloak.

Harkaitz Cano Jauregi Lasarte-Orian jaio zan 1975ean. Poesia izan zan argitaratu eban lehenengo liburua, Kea behelainopean bezala (1994), eta handik zazpi urtera plazaratu eban Norbait dabil sute-eskaileran. Baina narratiba lanek egin dabe ezagun. Beluna jazz , Pasaia blues, Belarraren ahoa eta Twist eleberriak idatzi ditu, azkenengo biekaz Euskadi Literatura Saria irabazi dau.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu