Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketan Busturialdeak irabazi dau

Bizkaie! 2014-03-18 16:38   Bertsolaritzea

Gaur, hilak 18, Getxon, Algortan jokatu da XXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketea, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da eta danetara, 402'5 puntu jaso ditue. Ipar Uribek, barriz, 399 puntu.

Gaur, hilak 18, Getxon, Algortan jokatu da XXII. Bertsolari Gazteen BBK Sariketako 3. eta azken kanporaketea, Ipar-Uribe eta Busturialdeko taldeen artean. Saioa Algortako Aixerrota ikastetxean izan da eta bertako aretoa ikaslez beteta egon da. Irabazlea Busturialdeko taldea izan da.

Sariketa honetan saioak sailkapen-izaerakoak diranez, galtzailea kanporatuta geratu da eta irabazlea, barriz, finalaurrekoetara pasau da.

Gaur, ganera, azken kanporaketea izanik finalaurrekoak be erabagita geratu dira.

Gaurko saioko aurkezlea Maddi Ibaibarriaga izan da eta epaimahaia Juanjo Respaldiza, Leire Etxebarria eta Alaitz Etxanobek osotu dabe.

Ondokoak izan dira Getxon kantau daben bertsolari gazteak: Ipar Uribeko taldean, Unai Mendiburu, Aritz Landeta, Paule Loizaga, Inazio Vidal, Peio Arondo eta Imanol Uria. Busturialdeko taldean, Lurdes Ondaro, Eneko Aldana, Koldo Gezuraga, Koldo Muñiz, Asier Galarza eta Mikel Retolaza.

Puntuazinoari jagokonez, Ipar Uribek 399 puntu jaso ditu eta Busturialdeak, barriz, 402'5.


Finalaurrekoak


Durangon eta Igorren jokatuko dira finalaurrekoak. Durangoko Fray Juan de Zumarraga institututan, eguerdiko 12:00etan, bihar, hilak 19, izango dabe hitzordua Durangaldeak eta Lea Artibaik. Hilaren 25ean jokatuko da bigarren finalaurrekoa Igorre: Lasarte aretoan, 11:30ean; aurrez aurre Arratia eta Busturialdea izango dira.


Finala

2014ko Bertsolari gazteen BBK Sariketako finala martiaren 28an izango da Bilboko Kafe Antzokian, arratsaldeko 19:00retan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu