Euskereagazko maitasuna neurtzeko test bat jarri dau Bermeoko Udalak bere webgunean

Bizkaie! 2014-03-19 11:48   Euskerea berbagai

Bermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean, bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.

Bermeoko Udalak Benetan maite nauzu? testa jarri dau bere webgunean (www.bermeokoudala.net), bermeotarrek eta nahi dabenek euskerea zenbat maite daben ezagutzeko. Euskereagazko fidela bazara eta benetan maite badozu jakin nahi izan ezkero, webgunean sartuta modu errazean egin zeinke, adierazo dabe Bermeoko Udaleko ordezkariek.

Ekimenaren sustatzaileek jakinarazo dabenez, euskaldunek euskerea erabilteko topetan dituen traba eta zailtasunei aurre egiteko argudioak landu zituen Bermeoko gurasoen alkarteetako kideek urte hasieran. Lotseagaitik, edukazino faltea dala pentseteagaitik edo erosotasunagaitik hizkuntzea aldatzen dogu zenbait egoeren aurrean. Baina, horrezaz kontziente gara?, dino Bermeoko Udalak.

Esangura horretan, Benetan maite nauzu? galdetegiak gurasoek landutako argudio hori dau oinarri. Norberak egoera jakinen aurrean dauen hizkuntza jokabidearen inguruan hausnartzea da testaren helburua, bai eta egoera horreetan umorez jokatzen ikastea be, azaldu dau.

Galdetegian hamar galdera eta hiru erantzun posible dagoz, eta erantzunak aukeratuta, euskerea zenbat maite dauen jakiteko aukerea izango dau erabiltzaileak. Galdetegi horreek joan dan abenduan banatu ziran eta orain webgunean modu errazean nahi dauenak egin leike.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu