Omako basoa lehengoratzen dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta EHU

Bizkaie! 2014-03-20 13:23   kulturbiz

Zugatzak eta euren kokalekua erroldatu eta katalogau ostean, Agustin Ibarrola artisteak 1982 eta 1985. urteen artean Omako basoan egindako pinturak lehengoratzeko jardunean dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea. Egilea bera eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua izan dira Kortezubin.

Zugatzak eta euren kokalekua erroldatu eta katalogau ostean, Agustin Ibarrola artisteak 1982 eta 1985. urteen artean Omako basoan egindako pinturak lehengoratzeko jardunean dabilz Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskal Herriko Unibersidadea. Egilea bera eta Miren Josune Ariztondo Kultura diputadua izan dira Kortezubin.

70eko hamarkadearen amaieran garatu zan joera baten erakusgarria da Ibarrolaren lana, Land art dalakoarena. Sormen korronte honen helburua artea naturara ekartea da. Artista bizkaitarrak pinuak pintau zituan, azalerak pintau zituan koadro bateko mihisea izango balitz lez. Sortutako irudiek perzepzino bisual ugari eskaintzen ditue, holan bisitari bakotxak baso bat ikusten dau.

Arte iragankorra da, paisai naturalean dagoalako, babes barik. Baina Bizkaiko Foru Aldundiak, ondasun horren titularra danez, basoa behar bezela konserbetako erronka teknikoa hartu eban. Halanda ze, igaz konserbazino proiektua diseinau eben, egileari aurkeztu jakon, eta EHUgaz lankidetza hitzarmena sinatu zan, 2013-15 denporaldian basoa leheneratzeko I+G+b proiektu bat garatzeko.

Diziplina askotako lantaldea dabil beharrean. Taldeko arduradunak ondokoak dira: Fernando Bazeta Gobantes doktorea EHUko Letretako Fakultadeko irakaslea, Maria Teresa Escohotado Ibor EHUko Arte Eder Fakultadeko Ondasun Kulturalak Konserbetako eta Leheneratzeko katedraduna eta artelan garaikideen azterketan eta esku hartzean espezializaua, eta Ainhoa Rodriguez Lopez EHUko Ondasun Kulturalak Konserbetako eta Leheneratzeko doktorea.

Proiektuak lau ikuspegi ditu: obrea osatzen daben materialen azterketea, ezaugarritzea eta definizinoa, eta narriadurak eta esku hartzean aplikau beharreko erespideak; kontserbazino eta leheneratzeko definidutako tratamenduak gauzatzea; arbolak katalogetea; eta, esku hartzearen balio zientifikoa sustatzea, komunikabide espezializauetan zabalduz eta argitaratuz.

Sektoreka banatu dabe basoa, eta mendebaldekoa daborduko eginda dago. Unidade estetiko guztiak lehenaratu, jatorrizko tonalidadeak berreskuratu eta landarek tapautako moiltso estetikoak agirian itxi dira. 2014 eta 2015eko kanpainetarako lana guztiz amaitu gura dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu