Sabino Arana Fundazinoak eta Euskaltzaindiak lankidetza-hitzarmena sinatu dabe

Bizkaie! 2014-03-20 14:10   Euskerea berbagai

Akordioaren helburua euskerea sustatu, normalizau eta egoki erabiltea da, eta bost urteko iraunaldia izango dau. Bilbon sinatu dabe hitzarmena, Euskaltzaindiaren egoitzan, Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Akordioaren helburua euskerea sustatu, normalizau eta egoki erabiltea da, eta bost urteko iraunaldia izango dau. Bilbon sinatu dabe hitzarmena, Euskaltzaindiaren egoitzan, Juan Mari Atutxak Sabino Arana Fundazinoko presidenteak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak.

Ekitaldian Xabier Kintanak eta Erramunk Osa, Euskaltzaindiko idazkariak eta idazkariordeak, hurranez hurran, eta Irune Zuluaga Sabino Arana Fundazioko zuzendariak be parte hartu dabe.

Lankidetzeak, besteak beste, lexikografia, ortografia, onomastikea eta euskalkien erabilerea arloak hartzen ditu. Sabino Arana Fundazinoak antolatzen dituan jarduera guztietan -berbaldiak, mintegiak, aurkezpenak, erakusketak eta abar- Euskaltzaindiaren arauak eta iradokizunak erabiliko ditu. Akademiak, bere aldetik, SAFek eskatzen deutsozan aholkularitza eta gomendioak emon beharko ditu, bere eguneroko eginkizunean hizkuntza egokia eta normalizaua erabil daian.

Ganera, Sabino Arana Fundazinoak Euskaltzaindiak garatzen dabilen Lexikoaren Behatokia izeneko egitasmoan parte hartuko dau. Zeregin horretan UZEIk, Elhuyarrek eta EHUko Ixa taldeak be parte hartzen dabe. Egitasmoaren helburu nagusia da konsulta-korpus bat antolatzea da. SAFek sortzen dituan euskerazko testuak Euskaltzaindiari helarazoko deutsoz.

Erakunde biek lehenago be egin dabe alkarregaz behar. Aurten, zezeilean, desagertzear dagozan europar hizkuntzen errealidadearen inguruko mintegia antolatu ebean. 2007an, Euskararen Legea, 25 urte Euskal Autonomia Erkidegoan jardunaldia prestau eben alkarlanean, eta 2003an, Sabino Aranaren heriotzearen 100. urteurrenean, harek euskerearen inguruan idatzitakoak aztertu zituen. Euskaltzaindiak Sabino Arana Saria jaso eban, 1994an, euskerearen alde egiten dauen lanagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu