Gipuzkoa Encounterreko sarrerak minutu eta erdian amaitu dira

Bizkaie! 2014-03-21 11:50

Minutu bat eta hogeita zazpi segunduan bete dira apirilaren 4tik 6ra bitartean Tolosako Usabal kiroldegian egingo dan 8. Gipuzkoa Encounter informatikarien topaketako lekuak. Danetara, 450 jesarleku dagoz. Arte digitala, programazinoa, bideo jokoak, software librea eta hardware arloetako ekimen ugari eskainiko ditue.

Minutu bat eta hogeita zazpi segunduan bete dira apirilaren 4tik 6ra bitartean Tolosako Usabal kiroldegian egingo dan 8. Gipuzkoa Encounter informatikarien topaketako lekuak. Danetara, 450 jesarleku dagoz. Arte digitala, programazinoa, bideojokoak, software librea eta hardware arloetako ekimen ugari eskainiko ditue.

Euskalamiga alkarteak koordinetan dau Gipuzkoa Encounter, eta Tolosako Udala eta Euskaltel Fundazinoa dira antolatzaileak. Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzearen laguntzinoa be badauka topaketeak.

Parte-hartzaileek segundoko gigabyte bateko (1.024 Mb) abiaduran nabegau ahal izango dabe, nabarmen gaindituko dabe etxeetan izaten dogun konekzino abiadurea. Gipuzkoa Encounterrek aisialdi eta heziketa jarduera ugari eskainiko ditu, eta batzuk edegiak eta doban izango dira. Parte-hartzaileek eta bisitariek prestakuntza tailerretan izena emoteko aukerea be izango dabe, berbarako, bideojokoak eta 3D inprimaketea jorratuko ditue.

Gipuzkoa Encounterren izango diranen adina 29 urtekoa da, batez beste. Kide gazteenak zortzi urte ditu eta zaharrenak, 59. Gehienak gizonezkoak izango dira, % 89. Jatorriari jagokonez, lehenengo aldiz gipuzkoarren kopuruak (%36) bizkaitarrena gaindituko dau (%31).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu