EH 11 Kolorek kultur aniztasunaren kudeaketan hausnartzeko eztabaidea abiarazo dau jendartean

Bizkaie! 2014-03-21 14:50

Nazinoarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Egunean, EH 11 Kolorek Euskal Herria anitzarentzat adostasunak ekimena aurkeztu dau gaur goizean Bilbon. Gure herriaren kultur aniztasunaren kudeaketan adostasunak jorratu nahi ditu, hausnarketa eta eztabaida prozesu baten bitartez.

Nazinoarteko Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Kontrako Egunean, EH 11 Kolorek Euskal Herria anitzarentzat adostasunak ekimena aurkeztu dau gaur goizean Bilbon. Gure herriaren kultur aniztasunaren kudeaketan adostasunak jorratu nahi ditu, hausnarketa eta eztabaida prozesu baten bitartez.

Prentsaurrekoan, Xabier Mendiguren Bereziartu eta Xoxe Estévez EH 11 Koloreko bozeroaileek egin dabe berba. Euren esanetan, ekimen barri honen bitartez, pausuak emon nahi dira batez be ondoko arloetan: Jatorri aniztasuna eta lan eskubideak; Euskerea eta hizkuntz aniztasuna; Erlijino aniztasuna eta jendarte laikoa eta uritartasuna eta nazinotasuna.

Jendarte eragile, alkarte eta erakunde ahalik eta zabalenetara eroan nahi dogu dagoeneko eremu, akademiko, politiko, sozial edota erakunde batzuetan dagoan eztabaida eta hausnarketa prozesua. Euskal Herria 11 Kolorek kalera eroan gura dau lan hau eta era berean danon borondatez eregi gure herriaren berezitasunak aintzat hartuko dituan kultur aniztasunaren berezko eredua, Euskal Herriarentzat eginiko aniztasunaren kudeaketa demokratikoa, hain zuzen, esan dabe.

Prozesu honetan, bidelagun izango ditu EH 11 Kolorek, laguntza eta jakintza eskainiz, hurrengo adituak:

● Angel Miragaya, Bizkaiko SOS Arrazakeriako kidea eta abokatua, lan gaietan, atzerritartasun zuzenbidean eta gatazka kudeaketan aditua.

- Xabier Barber, ESK sindikatuko kidea eta Euskal Herriko Gutun Sozialaren sustatzaileetako bat.

- Garbiñe Petriati, Hizkuntz Eskubideen Behatokiko Zuzendaria.

- Xabier Mendiguren, Euskera itzultzailea eta Euskararen Kontseiluko Lehendakari ohia, Euskal Herria 11 Koloreko bozeroailea.

- Hithem Abdulhaleem, psikologoa, Deustuko Unibersidadeko irakasle kolaboratzaile islamiar pentsamenduan.

- Andrea Ruiz Balzola, Gizarte Antropologian doktoratua Deustuko Unibersidadean, egun Postdoktoratua egiten Unibersidade bereko Giza Eskubideen Institutuan Aniztasuna, migrazinoak eta eraikuntza nazional prozesuak ikerketa lanean.

- Irma Orozko, Europako Abokatu Demokraten Elkartearen parte dan Eskubideak alkarteko abokatua eta kidea.

Dinamika honen lehen atalean, adituek txosten bana sortuko dabe eztabaidarako lau eremuetan. Ideia nagusi batzuk jasoko dituan idatzia izango da hau. Uda ostean txosten horreek aitatutako eremu bakotxean lanean dabilzan alkarteei helarazoko jakez. Sindikatuei, eskubide sozialen defentsan dabilzan alkarteei, erlijino komunidade eta jendarte laikoko alkarteei, eskubide zibil, politiko eta giza eskubideen defentsan jarduten daben alkarteei, euskalgintzeari... Eurekaz eztabaidatu eta hausnarketarako eremu bakotxean adostasun zabalak lortzen saiatuko da.

Azkenik, euskal jendarteari be aukerea emon gura jako ekarpenak egin daizan eta horretarako martxan jarriko dira foro berezi batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu