Rosarioko Unibersidadeko Euskera eta Euskal Kulturearen Katedrea apirilean hasiko da lanean

Bizkaie! 2014-03-24 10:00   Euskaldunak munduan

Zazpirak Bat euskal etxeak eta Rosarioko Unibersidade Nazionalak egindako akordioari esker, euskal kulturea zabaltzeko gune barri bat dago Santa Feko uri horretan joan dan garagarriletik. Bi erakundeek adierazo dabenez, proposamenaren helburu nagusia euskerea esparru akademikora eroatea da, eta hortxe, beste hainbat hizkuntza erakusten diran lez, erakutsi eta lantzea.

Rosarioko (Argentina) Zazpirak Bat euskal etxeak eta bertako Unibersidadeko Humanidade eta Arteen Fakultadeak sinatutako hitzarmenaren barruan, apirilaren 4an jarriko da abian Unibersidadeko Euskera eta Euskal Kulturearen Katedrea. Zikloari ekiteko, Hizkuntza Minorizatuen Topaketea iznago da egun horretan, Fakultadearen egoitzan. Euskera klaseak, barriz, apirilaren 8an hasiko dira, eta martitzenetan eta barikuetan izango dira.

Zazpirak Bat euskal etxeak eta Rosarioko Unibersidade Nazionalak egindako akordioari esker, euskal kulturea zabaltzeko gune barri bat dago Santa Feko uri horretan joan dan garagarriletik. Bi erakundeek adierazo dabenez, proposamenaren helburu nagusia euskerea esparru akademikora eroatea da, eta hortxe, beste hainbat hizkuntza erakusten diran lez, erakutsi eta lantzea.

Hitzarmena abian da honezkero eta 2014ko zikloa apirilean hasiko da, hilaren 4an, hain zuzen, eta jarduera bikotx bategaz. Arratsaldeko 19:30ean, Hizkuntza Minorizatuen Topaketa bat egingo da Humanitate eta Arteen Fakultadearen instalazinoetan, katalan, gaeliko eta euskera irakasleen parte-hartzeagaz.

Topaketea amaitu ostean, partaideak euskal etxearen egoitzan batuko dira pintxo afaria egiteko. Bateko eta besteko jatorrietako jantza ikuskizuna be eskainiko jake hurreratutakoei; izan be, Zazpirak Bat euskal etxeko gazteakaz batera, Irlandako eta Kataluniako gizataldeetako jantzariek be koreografiak aurkeztuko ditue.

Euskera eskolei jagokenez, apirilaren 8an hasiko dira Alejo Contiren ardurapean, eta martitzenetan eta barikuetan izango dira, 20:00etatik 21:30era. Klaseak Humanidade eta Arteen Fakultadeko 60. ikasgelan egingo dira.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu