Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongiloen Zentroaren ganeko erakusketea antolatu dabe Bruselan

Bizkaie! 2014-03-24 11:47   Kulturea

Martiaren 24tik 27ra Topic Tolosako Nazinoarteko Txotxongiloen Zentroari buruzko erakusketea ikusgai egongo da Bruselan, Europako Parlamentuan. Esperientziak, gogoetak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzidu eta alkar banatzeko lekua da Topic, txotxongilo artearentzako zentro integrala. Arrastiko seiretan zabalduko dabe.

Martiaren 24tik 27ra Topic Tolosako Nazioarteko Txotxongiloen Zentroari buruzko erakusketea ikusgai egongo da Bruselan, Europako Parlamentuan. Esperientziak, gogoetak eta lanak ikasi, erakutsi, ikertu, produzidu eta alkar banatzeko lekua da Topic, txotxongilo artearentzako zentro integrala. Arrastiko seiretan zabalduko dabe.

Iñaki Irazabalbeitia europarlamentari tolosarrak sustatutako ekimena da, eta Etxepare Euskal Institutuaren, INAEMen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Tolosako Udalaren babes ekonomikoa jaso dau.

Museo iraunkor bat eta aldi baterako erakusketak izaten dira Topicen, digitalizautako artxiboa, produkzino eta entseguetarako gelea eta artista eta ikerlarientzako egoitza txiki bat be baditue, besteak beste.

Topic zentroko pedagogia arduradunak Indiatik heldu barriak dira. New Delhiko Ishara International Puppet Festival jaialdiak gonbidatuta izan dira bertan, ikasle, irakasle eta profesionalei zuzendutako txotxongilo tailerrak eskaintzeko eskaerari erantzuna emonez. Esperientzia zoragarria izan dala adierazo dabe bueltan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu