Lea-Artibaik eta Arratiak jokatuko dabe 2014ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala

Bizkaie! 2014-03-25 16:24   Bertsolaritzea

Gaur Igorreko Lasarte arteoan XXII. Bertsolari gazteen BBK sariketearen azkeneko finalaurrekoa jokatu da Arratiako eta Busturialdeko taldeen artean. Irabazlea Arratiako taldea izan da, eta beraz, martiaren 28an Bilbon jokatuko dan finalerako sailkatu da, eta finala erabagita geratu da: Lea-Artibai eta Arratiak jokatuko dabe 2014ko BBK Sariketako finala.

Gaurko saioa goizeko 11:30ean hasi da, eta Arratia BHI ikastetxeko ikasle eta irakasleak izan dira entzule. Aurkezle lanak Maddi Ibaibarriaga Zubikarai egin ditue, eta epaimahaia, barriz, Juanjo Respaldiza Ozaetak, Joseba Sololuze Urizarbarrenak eta Miriam Juaristi Urizarrek osotu dabe.

Ondokoak izan dira kantau daben bertsolari gazteak: Arratiako taldean, Aitor Asua Basterra, Lur Ziarrusta Intxaurtza, Jon Larrabide Fuldain, Malen Amenabar Larrañaga, Irati Astondoa Zuluaga eta Illart Gumuzio Larrazabal.

Busturialdeko taldean, barriz, Lurdes Ondaro Mallea, Beñat Bilbao Landa, Eneko Aldana Carrasco, Koldo Muñiz Aldanizetxebarria, Asier Galarza Garai eta Koldo Gezuraga Seijido.

Puntuazinoari jagokonez, Arratiako taldeak, danetara, 381'50 jaso ditu eta Busturialdeak 370'50.

Finala

2014ko Bertsolari Gazteen BBK Sariketako finala Arratia eta Lea-Artibari taldeek jokatuko dabe martiaren 28an. Hitzordua, Bilboko Kafe Antzokian izango da arratsaldeko 19:00retan.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu