Bilbao Mendi Film jaialdiak edegi dau 2014ko edizinorako filmak aurkezteko epea

Bizkaie! 2014-03-28 09:51   Barriak

VII. Bilbao Mendi Film Festival jaialdian lehiatzeko izena emoteko epea zabalik dago honezkero eta irailaren 30era arte, mendiagaz loturea daben ikus-entzunezko mueta guztiak bialdu daitekez info@mendifilmfestival.com posta elektronikora. Jaialdia abenduaren 12tik 21era iznago da, Bilbon.

Bilbao Mendi Film Festival mendi, abentura eta muturreko kirolei buruzko jaialdiko zazpigarren edizinoan lehiatzeko izena emoteko epea zabalik dago honezkero eta irailaren 30era arte, mendiagaz loturea daben ikus-entzunezko mueta guztiak bialdu daitekez info@mendifilmfestival.com posta elektronikora. Jaialdia abenduaren 12tik 21era iznago da, Bilbon.

Antolakuntzako iturriek jakinarazo dabenez, kontakizuna mendian garatzea edo edukiak mendiagaz zerikusia izatea da filmek bete beharreko baldintza nagusia. Gaiak, beraz, askotarikoak izan daitekez, besteak beste, alpinismoa, eskaladea, mendiko eta abenturako kirolak, eskia, muturreko kirolak, ekologia, ingurumena edo etnografia.

Edozelan be, 2012ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako produkzinoak baino ezingo dira aurkeztu lehiaketara, eta jaialdiko Hautaketa Batzordeak aztertuko ditu bialdutako lan guztiak.


Mendi Tour

- Igorre (Gaur, hilak 28, Igorreko Lasarte aretoan, 19:30ean, High tension eta Messner Der Film lanak ikusgai, Alex Txikon bertan izango dalarik).

- Donostia (Maiatzaren 6an eta 8an).

- Arrasate (Maiatzaren 13an).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu