Ekain Rojo ikerlari donostiarrak 'Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian' liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-03-31 14:26   kulturbiz

Futbola eta nazino nortasunei buruzko tesiaren ganeko liburua kaleratu barri dau Ekain Rojo kazetari eta ikerlari donostiarrak, Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian (Utriusque Vasconiae). 1920ko Joku Olinpikoak hartu ditu abiapuntu egileak.

Futbola eta nazino nortasunei buruzko tesiaren ganeko liburua kaleratu barri dau Ekain Rojo kazetari eta ikerlari donostiarrak, Futbola eta nazio eraikuntza Euskal Herrian eta Espainian (Utriusque Vasconiae). 1920ko Joku Olinpikoak hartu ditu abiapuntu egileak.

Gaur egungo gure gizartean hainbat bider berbagai dan futbolaren eta nazino nortasunen lotureaz, gizarte zientziaren ikuspuntutik ekarpena egin nahi izan dot, dino egileak. Euskal Herriko eta Espainiako historia garaikidea futbolaren begiradaz jorratu dau. Igaz, maiatzaren 24an, EHUn defendidu eban tesiaren laburpena da kaleratu barri dauen liburua.

Futbola egunero-egunero da albiste, egun guzti-guztietan agiri da komunikabideetan. Gaiaren ganeko gauza asko esan eta idatzi diran arren, Rojoren eretxiz oraindino badago zer aztertu. Argi dago hedabideek berba asko egiten dabela politikoez, futbolaz eta nortasun nazionalaz, eta normalean, gai honeek eztabaida handia sortzen dau. Halanda guzti be, orain arte ez da gaiaren ganeko azterketarik egin gizarte zientzien ikuspuntutik, eta uste dot horren beharra baegoala, azaldu dau egileak.

XIX. eta XXI. mendeen artean, hau da industrializazinoaren hasieratik, futbola ardatz soziala izan da. Futbolak beti eskaini dau talde babesa edo, ikur komunitarioak emoten ditu gero eta indibidualistagoa dan gizartean, dino ikerlariak. Gaur egun komunikabide eta futbolaren arteko hloturea nabarmena dala dino, izan be lehenengoek audientzia eta errentagarritasuna lortzen dabe, eta bigarrenak ospea eta eragina gizartean.

1920ko Joku Olinpikoetan Espainiako futbol selekzinoa bigarren gelditu zan. Jokalari gehienak euskaldunak ziran. Antza, Madrileko egunkariei ez jaken bape gustau euskaldunez betetako espainiar selekzinoa, eta Euskal Herrian be ez egozan konforme. Kazetari donostiarrak liburuan jasotakoaren arabera, orduan hasi ziran euskal futbol selekzinoa sortzeko lehenengo proposamenak.

Ekain Rojo Labaienek (Donostia, 1983) Ikus-entzuneko Komunikazinoa ikasi eban EHUn, eta bertan egin eban doktorego tesia, Josu Amezaga Albizu zuzendari ebala. Berria egunkarian behar egin dau kazetari lez. Nor ikerketa taldeko kidea da.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu