Felipe Juaristik 'Piztutako etxea' poesia liburua argitaratu dau

Bizkaie! 2014-04-07 18:10   Kulturea

Esperantzaz, izuaz, desioaz, maitasunaz, pasinoaz, tristuraz gogoetea egin dau Felipe JUaristik Piztutako etxea (Erein) bere zazpigarren olerki liburuan. Danetara, hogei poemak osotzen dabe 70 bat orrialde dituan liburua.

Piztutako etxea bere lanik sakonena dala dino Juaristik, abiapuntua bizitzeak bere arauak dituala da. Ez doguz sekula santan arau guztiak ezagutuko, bizi garan bitartean bizitzaz ez beste ezertaz arduratzen garalako. Baina beste ezer hori bizitzearen muina be izan daiteke, jakin barik, jakina. Gizakia zerk bultzatzen dauen bizitzera da jakin beharrekoa, azaldu dau egileak.

Poesiaren muinean gizakia dagoala adierazo eban aurkezpenean idazle azkoitiarrak, eta poetea sarritan errealitatetik kanpo dagoan lurraldean galtzen dala. Liburua amaitu eta irakurri ostean lan itxaropentsua idatzi dauela eretxi deutso Juaristik, pozaren eta alaitasuanren alde egin dauela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu