'Naturearen argazkilariak 2014' erakusketea edegi dabe Bilboko Ondare Aretoan

Bizkaie! 2014-04-08 11:01   Kulturea

European Wildlife Photographer of the year lehiaketako erretraturik onenak batu ditue Naturearen argazkilariak 2014 erakusketan. Horrezaz gan, aurten bertoko bost argazkilariren eta Izadiaren argazkiak eskola-umeentzako lehiaketako irabazleen beharrak be ikusgai ipini ditue Bilboko Ondare Aretoan.

Hain zuzen be, Xabier Armendariz, Mikel Bilbao, Santi Yaniz, Joseba del Villar eta Carlos Villoch argazkilari bizkaitarrek bina irudi ekarri ditue, naturea ondoen errepresentetan dabenak.

Izadiaren argazkilariak izeneko argitalpenean European Wildlife Photographer of the year lehiaketako argazkiak jaso dira. Katalogoak 160 orrialde ditu, eta Europako 18 herrialdetako 72 profesionalen beharrak ikusi daitekez. Ondaren Aretoan bertan dago salgai liburua. Erakusketea bagilaren 7ra arte egongo da zabalik.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu