Misia portugaldarrak III. Noites de Fado zikloa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan

Bizkaie! 2014-04-08 13:46   Musikea

Misia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez.

Misia abeslari portugaldarrak Noites de Fado zikloaren hirugarren edizinoa zabalduko dau apirilaren 23an, Bilboko BBK Aretoan. Emonaldia, zikloko beste laurak bezela, 20:00etan hasiko da, eta sarrerak BBK Aretoan, BBKren orotarako kutxazainetan eta www.bbk.es webgunean erosi daitekez. Salneurria 25 euro da, baina zikloko bost saioetarako bonua erosteko aukerea be badago, 72 euro ordainduta (Kutxabank txartelak erabilita eta leihatilan bakarrik).

BBKko iturriek jakinarazo dabenez, Misia Portoko artistea fado tradizionalera itzuli da, eta hartu-emonetan jarri da poesiagaz eta literatura testu barriakaz. Fado tradizionalen errepertorioa olerkariakaz hartu-emonetan jarten dau eta testu literario barriak eskatzen ditu, eta horri guztiari, biolearen eta akordeoiaren gehitzen deutse, haren umezaroko fadoen soinuak, bai eta XIX. mende amaierako areto aristokratikoetako pianoa be.

Misia aitzindaria da fadoaren munduan. Hasierako arrakastea atzerrian lortu eban, batez be Espainian eta Japonian, eta ondoren Frantzian eta Alemanian. Orain, barriz, mundu osora zabaldu da.

Hiru edizino baino ez dituan arren, BBK Aretoko Noites de Fado zikloa sendotuz doa jentearen harrera bikainagaitik, bai eta kritika espezializatuak eta hedabideek emoten deutsien babesagaitik be. Kontuak kontu, aurtengo programazinoa Misia Portoko abeslariagaz hasiko da apirilaren 23an.

Maiatzaren 7an, Ricardo Ribeiro abeslari gaztea izango da protagonista. Ribeirori buruz esaten da Camaneren ostean fadoak emon dauen gizonezko ahotsik onena dala, generoaren tradizinorik onena omentzen eta barritzen dauen estiloaren bozeroailea.

Maiatzaren 21ean, Cristina Brancoren ahots zoragarria, fintasun eszenikoa, distira musikala eta besterendu ezin daitekeen dotorezia izango dira zikloan.

Bagilaren 10ean, Cuca Rosetaren txandea izango da, fadoaren ahots barrietako bat, fado unibersalago, zainduago eta harrigarriago baten errealidade barria.

Azkenik, bagilaren 18an amaituko da Noites do Fado zikloa, momentu honetan Portugalek dauen gizonezko ahotsik nazinoartekoenagaz: Antonio Zambujo. Bere abestietan jazz, bossanova, morna, chorinho eta Alentejoko kantaren elementuak fadoagaz batzen ditu, estilo parebakoa sortuz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu