Martxan dagoz Bizkaiko Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak

Bizkaie! 2014-04-10 11:09   Bertsolaritzea

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.

Abendurainoko ibilbidea eukiko dau, baina daborduko hasi da martxan Bizkaiko Bertsolari Txapelketa 2014.

Lehenengo fasean, Eskualdeetako Bertsolari Txapelketak jokatuko dira, eskualdez eskualde, bakotxean txapeldun bana izentau arte. Denetara, zortzi eskualdek osotzen dabe Bizkaiko mapea.

Maiatzean jokatuko dira final danak. Baina finaletara heldu orduko, eskualdeetako kanporaketak jokatuko dira, tokian tokikoak.

Hego Uribeko bertsolariak izan dira kantetan lehenengoak. Barikuan jokatu eben lehenengo kanporaketea Arrigorriagan, eta Peio Ormazabal Villanuevak irabazi eban. Bigarren kanporaketea, gaur, eguena, jokatuko dabe Bilbon.

Bestetik, Uribe Butroekoak be goiztiarrak izango dira. Barikuan, apirilaren 11n, jokatuko dabe lehenengo kanporaketea Gamiz-Fikan, Fikako txokoan.

Hurrengo kanporaketa guztiak udabarriko oporren ostean jokatuko dira, maiatzeko eskualdeetako finaletara heldu arte.


Eskualdez eskualde:

Arratia

Finala: Maiatzak 4. Igorreko Lasarte aretoan, 17:30ean.


Busturialdea

1. Kanporaketea: Apirilak 25. Belendizen, txokoan, 21:00etan.

2. Kanporaketea: Maiatzak 2. Errigoitin, txokoan, 21:00etan.

Finala: Maiatzak 10. Gernika-Lumoko Elai Alai aretoan, 17:30ean.


Durangaldea

1. Kanporaketea: Maiatzak 9. Zornotzako Propi jatetxean, 21:00etan.

2. Kanporaketea: Maiatzak 11. Izurtzan, Argintxu kultur elkartean, 18:00etan.

Finala: Maiatzak 18. Berrizko kultur etxean, 17:30ean.


Enkarterri-Ezkerraldea

1. Kanporaketea: Maiatzak 10. Trapagaran, Basetxe gaztetxean, 19:00etan.

2. Kanporaketea: Maiatzak 17. Santurtzi, Lakelo gaztetxean, 19:00etan.

Finala: Maiatzak 31. Zallan Zine antzokian, 17:30ean.


Hego Uribe

1. Kanporaketea: Apirilak 4. Arrigorriagako Ez dot Sinisten kulturgunean 19:30ean.

2. Kanporaketea: Apirilak 10. Santutxuko txokoan, 19:00etan.

Finala: Maiatzak 3. Bilboko Hika Ateneo antzokian, 17:30ean.


Lea-Artibai

1. Kanporaketea: Apirilak 30. Berriatuako bideo gelan, 22:00etan.

2. Kanporaketea: Maiatzak 9. Aulestiko udaletxeko goiko aretoan, 22:00etan.

Finala: Maiatzak 17. Ziortza-Bolibarko frontoian, 17:30ean.


Uribe Butroe

1. Kanporaketea: Apirilak 11. Gamiz-Fikan, Fikako txokoan, 20:30ean.

2. Kanporaketea: Maiatzak 2. Larrabetzuko Hori bai gaztetxean, 20:30etan.

Finala: Maiatzak 11. Zamudion, Parke teknologikoko aretoan (Barku eraikina) 17:30ean.


Uribe Kosta

1. Kanporaketea: Maiatzak 9. Barrikan, Nagusien Etxea tabernan, 20:30ean.

2. Kanporaketea: Maiatzak 10. Algortako Azebarri kultur elkartean, 20:30ean.

3. Kanporaketea: Maiatzak 16. Sopelako Ander Deuna ikastolan, 20:30ean.

Finala: Maiatzak 24. Algortako Fadura kiroldegiko aretoan, 17:30ean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu