Liburu digitalak doban garagarriletik aurrera, EAEko udal liburutegietan

Bizkaie! 2014-04-10 14:34

Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailak sinatu barri dau akordioa Euskadiko Editoreen Elkarteagaz eta Euskal Editoreen Elkarteagaz. Holan, udal liburutegietako erabiltzaileek liburu digitalak debalde hartu ahal izango ditue, 21 egunez, bai liburutegietan bertan bai Internet bidez bere. Euskadiko Irakurketa Publikoko sarean 230 udal liburutegi dagoz, eta 540.000 bazkide baino gehiago ditu.

Akordioa martxan ipinteko, Eusko Jaurlaritzeak 2014an 25.000 lizentzia inguru eskaini nahi ditu, 500.000 mailegu bideratzeko beste. Horreetatik 8.750 euskerazko lizentziak izango dira, eta 16.250 gaztelaniazkoak (175.000 mailegu egin ahal izango dira euskeraz, eta 325.000 gaztelaniaz). Katalogoko titulu batek lizentzia bat baino gehiago euki leikez. Halanda ze, titulu bera aldi berean hainbat irakurlek eskatu leikie.

Maileguan hartutako liburuak irakurteko 21 egun eukiko ditu erabiltzaileak, ostean borrau egingo da liburua, baina mailegua barriztau ahal izango dau. Editoreekaz sinatutako hitzarmenaren arabera, erabilerearen araberako ordainketan oinarritutako lizentzia bat ipiniko dabe. Jaurlaritzeak erositako lizentzia bakotxeko liburua 20 bider emon ahal izango da maileguan, kopuru hori gainditzean barriro erosi beharko dau. Lizentzia bakotxa jagokon editoreari ordainduko jako, eta honek egileari.

Udal liburutegietako bazkide bakotxak liburu digital bakarra ahal izango dau euki maileguan. Urteko egun guztietan egongo dira eskuragarri liburuak Liburuklik atarian. Mailegu mueta bi egongo dira aukeran: batetik, liburuak deskargau ahal izango dira, norberaren ordenagailura, smartphonera edo dana dalakora; eta bestetik, streaming bidez leidu.

Liburuzainek osotutako batzorde batek aukeratuko ditu erosi beharreko liburuak, baina erabiltzaileek be euren eretxia emoteko aukerea izango dabe. Urtean hirutan erosiko dira lizentziak, maiatzean, irailean eta abenduan. Lizentziak erosteko 270.000 euro bideratuko dira aurten.

Erantzunak

Amagoia 2020-03-17 18:26 Erantzuna | #1

Bai

Amagoia 2020-03-17 18:26 Erantzuna | #2

Bai

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu