Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina taldeek 'Artistas en Ruta' programan joko dabe

Bizkaie! 2014-04-11 11:28   Musikea

Zuzeneko musikea sustatzeko sortu zan Artistas en Ruta egitasmoaren bigarren fasean parte hartuko daben euskal taldeak aukeratu ditue, eta Napoka Iria, Eratu eta Joe la Reina izango dira Estaduko uri desbardinetan kontzertuak eskainiko dituenak, AIE alkarteak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatutako hitzarmenari esker.

Artistas en Ruta programeak urtean sei hilebeteko bi denporaldi hartzen ditu bere barruan, eta kontzertuak zuzeneko emonaldiak eskaintzen dituen lokal edo aretoakaz alkarlanean antolatzen ditu. Fase bakotxerako taldeak, Estaduko ordezkari ugarik osotutako epaimahai batek aukeratzen ditu aldez aurretik, Etxepare Euskal Institututik azaldu dabenez.

Napoka Iria bikote elgoibartarra Miren Narbaizak (gitarra akustikoa, ahotsa eta koroak) eta Ander Mujikak (gitarra elektrikoa, lap steel, fagota eta koroak) osotzen dabe.

Eratu taldea 2010ean sortu eben Aitor Agirrek (bateria), Joseba Luzuriagak (baxua eta koruak) eta Unai Olaldek (gitarra eta ahotsa).

Azkenik, Joe la Reina boskote donostiarra Lucas Malcorrak (ahotsa), Iñaki Orok (bateria), Ignacio Melendezek (teklatuak eta samplerrak), Jaime Artetxek (teklatuak eta gitarra) eta Manu Aldaik (baxua) osotzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu