Javier Ibarretxe zinemagilea hil da

Bizkaie! 2014-04-16 12:37   Barriak

Gibeleko minbiziak jota hil da bart Javier Ibarretxe (Bilbo, 1961-2014) zinemagilea Bilbon, Basurtuko Ospitalean. Ibarretxe & Co produkzino etxea sortu eban anaiakaz batera eta amesa egia bihurtuta, zinema munduan emon ditu urteak. Getxon, Algortako irudi tailerrean ikasi eban eta han hasi zan film laburrak egiten.

Javier Ibarretxeren ibilbidean, Esteban eta Miguel Angel anaiakaz batera egindako La memorias de Karpo Vantas, Solo se muere dos veces komedia, Alex Angulo eta Santiago Segura aktore zirala eta Sabotage, Stephen Fry aktore nagusia zala Waterloko gerran oinarritutako filma dira deigarrienak.

Horrezaz gan, 2003an, Nacho Vigalondoren 7:35 de la mañana film laburra produzidu eban eta horri esker Oscar sarietarako hautatu eben. Hortik aurrera, Norberto Ramosen Muertos comunes eta, segurutik, Ibarretxeren lanik ezagunena, Vigalondoren Los Cronocrimenes etorri ziran. Barriagoak dira Aballay, el hombre sin miedo (2010) eta Un mundo casi perfecto (2011).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu