UFIren Musika Independentearen Sariek euskerazko produkzino onenaren saria banatuko dabe aurten be

Bizkaie! 2014-04-16 16:27   Musikea

Unión Fonográfica Independiente (UFI) alkarteak Musika Independentearen Sariak banatuko ditu datorren bagilean, Madrilen, eta aurten be, Euskerazko produkzinorik onenaren saria kategoria izango da, Etxepare Euskal Institutuak babestuta. Igaz Betagarriren Zorion Argiak lana izan zan saritua, eta ekitaldian abesti bat joteko aukerea be izan eben.

Etxepare Euskal Institutuak jakinarazo dauenez, Musika Independentearen Sariak 2009. urtean sortu ziran, produkzino independenteen aniztasun eta kalidade artistikoa onartu eta aditzera emoteko helburuagaz.

Musika eta sortze prozesua publikoari gerturatzeko helburua be badabe sariek, eta urtero herrialde desbardin bati arreta berezia jarten jako. Aurten Brasil aukeratu dabe, gaur egun bertako merkatua izaten ari den garapenagatik.

Sarietarako proposamenak aurkezteko epea apirilaren 27an amaituko da (egun hori barne), eta parte hartzeko sarien webgune ofizialean emon behar da izena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu