Jantzea lanbidea dala gogoratuko dabe gaur, Jantzearen Nazinoarteko Egunean

Bizkaie! 2014-04-29 11:16   Kulturea

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Alondigeagaz lankidetzan, egitarau berezia atondu dau gaur, apirilak 29, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Arrastiko seiretan, Mourad Merzouki jantzari eta koreografo frantsesak egun honetarako idatzitako testua irakurriko dabe Alondigan bertan.

ADDE Euskal Herriko Dantza Profesionalen Elkarteak, Bilboko Alondigeagaz lankidetzan, egitarau berezia atondu dau gaur, apirilak 29, Jantzearen Nazinoarteko Eguna ospatzeko. Arrastiko seiretan, Mourad Merzouki jantzari eta koreografo frantsesak egun honetarako idatzitako testua irakurriko dabe Alondigan bertan.

2009an egin eban bat ADDEk Jantzearen Nazinoarteko Egunagaz, sortzaile, konpainia eta eskolen lana gizarteratzeko asmoagaz. Aurton, lehenengoz egingo dabe Alondigan. Jantzea lanbide bat dala gogorarazo gura dau ADDEk gaurko egunean.

Egitaraua seiretan hasiko da, flashmob bat egingo dabe Alondigako sarreran, eta ostean, atarian, Jantzearen Eguneko manifestua irakurriko dabe. Mourad Merzouki artista frantsesak idatzi dau menifestua, Artista bakotxak bere artearen harrotasuna dau lelopean. Jantzearen munduko profesionalak, zailtasun guztien ganetik, maite daben lanbidea behar egiten animetan ditu Merzoukik, eta jantzearen edertasuna eta bizitzan daukan eragina nabarmentzen ditu, ganera.

Jantzearen Nazinoarteko Eguna 1982an sortu zan, Antzerkiaren Nazinoarteko Institutuko jantza batzordearen ekimenez. Apirilaren 29a aukeratu zan Jean-Georges Noverre (1727-1810) arte-barritzaile eta ikerlariaren jaioteguna dalako. Jantzearen eraldatzaile handia izan zan, eta balet modernoa sortu eban, eta oraindino indarrean dagoan Jantzearen eta Baletaren gutunak lanaren egilea da.

ADDE orain hamaika urte abiatu zan, sektorearen barne-kohesinoaren eta profesionalen lan-baldintzak hobetzearen alde lan egiteko. Alkartearen helburua nagusia jantzearen garapen soziala, hezkuntzakoa, lanekoa, kulturala eta artistikoa bultzatzea da. Gaur egun 106 bazkide ditu. Jantzarien prestakuntzea sustatzen dau, euskal konpainiak kanpora joateko planak prestatzen ditu, heziketa-proiektuak atondu eta abar.


2014ko Jantzearen Nazinoarteko Egunaren egitaraua, Bilboko Alondigan:

- 18:00etan, Flasmoba kamera geldoan.
- 18:10ean, Jantzearen Nazinoarteko Egunaren manifestuaren eta mezuaren irakurketea.
- 18:15ean, Jantzan Bilaka 2014 erakusketea. To be continued, Krego-Martin jantza konpainia + Ehundurak, Izaskun Rodriguez konpainia
- 18:45ean, musika eta jantza librea
- 19:15ean, ospakizunaren amaierea

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu