Literaturia jaialdia Zarautzen egingo dabe aurten, maiatzaren 28tik bagilaren 1era

Bizkaie! 2014-04-30 18:45   Kulturea

Larrabetzun bost urte egin ostean Literaturia Zarautzen antolatuko dabe aurten. Aldatzeko errazoi nagusia estrategikoa dala adierazo dabe antolatzaileek aurkezpenean, Literaturia gehiago hazi eta zabaltzea. Aurkezpenak, barriketaldiak, antzerki emonaldiak eta beste hainbat ekitaldi egingo ditue maiatzaren 28tik bagilaren 1era bitartean.

Larrabetzun bost urte egin ostean Literaturia Zarautzen antolatuko dabe aurten. Aldatzeko errazoi nagusia estrategikoa dala adierazo dabe antolatzaileek aurkezpenean, Literaturia gehiago hazi eta zabaltzea. Aurkezpenak, barriketaldiak, antzerki emonaldiak eta beste hainbat ekitaldi egingo ditue maiatzaren 28tik bagilaren 1era bitartean.

Euskerazko literatureak Larrabetzu baino plaza egogiagoa behar dauela adierazo dabe prentsaurrekoan, txiki geratu jakie. Zarautzek baldintza guztiak beteten ditu, antolatzaileen arabera; Paperezko Lagunak taldea, Garoa liburu-dendea, gaztetxea, udalaren babesa eta beste hainbat faktore.

Maiatzaren 28an abiatuko da Literaturia, kanpotik Euskal Herrira etorritako hainbat lagunek testuak irakurriko ditue euren jatorrizko hizkuntzan, eta ostean euskerara itzulita. Antolatzaile lanetan ibili dira Literatura Eskola, Paperezko Lagunak, 111 Akademia, EHAZE, Putzuzulo Gaztetxea, Garoa Liburudenda, Marina Txiki, Barley eta Zarauzko Udala.

Hemen egitaraua zehatz:


Literaturia


Maiatzak 28, eguaztena

- Herri 1, 11 irakurle eta literatura, Torre Luzea parkean


Maiatzak 29, eguena

- Harri eta Herrik 50 urte, Karmelo Landa eta Saroi Jauregi. 19:00etan, Yubionean (San Pelaio auzoa)


Maiatzak 30, barikua

- Literatourra, Bada teatroa. 18:30ean, Musika plazan.
- Imanol Epelde Etxepare Rap eta Bide Ertzean, 77. 19:00etan Modelon.
- Petti idazleen kantari. 23:00etan Barleyn.


Maiatzaren 31, zapatua

- Liburu Azokea. 11:00etatik 20:00etara, Zigordia plazan.
- 4 liburu, 4 idazle, 11 irakurle. 11:00-12:00, Musika plazan.
- 2014ko liburu berrien aurkezpen-barriketaldiak. 12:00-14:00, Garoa liburudendan.
- Inpromatxa. 13:00etan, Putzuzulo gaztetxean.
- Zarauzko idazleen irakurraldia. 17:30ean, Zigordia kalean.
- Umeentzako ipuinak. Iñaki Zubeldia, 17:30ean Sortaldean.
- Xabier Montoiaren mundu miresgarria. 19:30ean, Marina Txikin.
- Gabrielen Lekua sentikaria. 22:00etan, Modelon.


Bagilak 1, domekea

- 2014ko liburu barrien aurkezpen barrietaldiak. 11:00-13:00, Sortaldean.
- Hodeien Adorea, Yoseba Peña, Felix Zubia eta Iñigo Mancisidor Mantxi. 13:30ean, Marina Txikin.
- Urak ttiki dire, Gilkitxaro antzerki taldea. 17:30ean, Sortaldean.
- Poesia errezitaldi kolektiboa. 18:30ean Sortaldean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu