Bertsolaritzearen ganeko berbaldiak eta bertso saioak Sardinian

Bizkaie! 2014-05-02 11:19   Bertsolaritzea

Maiatzaren 2an eta 3an, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldietan izango dira Sardinian Andoni Egaña eta Arrate Illaro bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako ikerkuntza eragilea. Andoni Egañak eta Karlos Aizpuruak berbaldi bana emongo dabe.

Maiatzaren 2an eta 3an, kantu inprobisatuari buruzko jardunaldietan izango dira Sardinian Andoni Egaña eta Arrate Illaro bertsolariak eta Karlos Aizpurua Mintzolako ikerkuntza eragilea. Andoni Egañak eta Karlos Aizpuruak berbaldi bana emongo dabe. Egañak bertsolaritzeak hizkuntz komunidadean dauen eraginaz berba egingo dau; eta Aizpuruak Mintzolaren eta Bertsozale Alkartearen egitasmoak izango ditu berbagai. Berbaldiak ez eze bertsotan be egingo dabe Arrate Illarok eta Andoni Egañak Sardiniako cantadoreakaz, hau da, kantua inprobisetan daben Sardiniarrakaz. Hauxe da bi egunotako egitaraua:

Maiatzak 2, 18:00etan, Cagliari (Sardinia, Italia), Search aretoan: La forza del poeti. Incontro con gli improvisatori baschi. Berbaldiak eta mahai-ingurua. Parte hartuko dabe: Paolo PIllonca (idazlea), Paolo Zedda (cantadori), Claudia Firino (erregioko kultura sailburua), Enrica Puggioni (eskualdeko kultura sailburua), Barbara Argiolas (eskualdeko ekonomia sailburua), Andoni Egaña (Mintzolako ordezkaria) eta Karlos Aizpurua (Mintzolako ikerkuntza eragilea).

Maiatzak 3, 20:00etan, Cagliari (Sardinia, Italia) Teatro La Vetreria: Sant’Efisen omenezko bertso saioa. Inprobisatzaileak: Marco Melis, Roberto Zuncheddu, Giuseppe Porcu, Nicola Farina, Arrate Illaro eta Andoni Egaña. Gai-jartzailea: Karlos Aizpurua.

Antolatzaileak: Sardiniako erkidego autonomoa, Bentu Estu kultur alkartea, Sardiniako kultur fundazinoa eta Cagliariko udala.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu