Hamabost urteko etenaldiaren ostean, Kashbadek 'Arrakala' disko barria kaleratu dau

Bizkaie! 2014-05-05 14:50   Musikea

Sorkun Rubio, Haritz Beristain, Gorka Lazkano, Gorka Sesma eta Karlos Osinaga barriro batu dira 15 urteren ostean, eta kaleratu barri dabe Arrakala (Bonberenea Ekintzak) diskoa. Daborduko hasi dira zuzenean aurkezten, hurrengo kontzertua maiatzaren 16an daukie, Tolosako Bonberenean.

Sorkun Rubio, Haritz Beristain, Gorka Lazkano, Gorka Sesma eta Karlos Osinaga barriro batu dira 15 urteren ostean, eta kaleratu barri dabe Arrakala (Bonberenea Ekintzak) diskoa. Daborduko hasi dira zuzenean aurkezten, hurrengo kontzertua maiatzaren 16an daukie, Tolosako Bonberenean.

Igaz batu ziran estudioan aspaldiko partez Kashbad taldeko kideak, Ihes puntua. Aitzol Gogortza pero lagunari musika, gutuna, bertsoak proiektuan parte hartzeko. Okila izeneko abestia grabau eben, eta atzera be alkarregaz zeozer egitea pentsetan hasi ziran. Bonberenean astean behin entseguak egiten hasi zan taldea, eta apurka-apurka lan barria sortzeari ekin eutsien.

Behar barriak Kashbaden betiko soinua daukala adierazo dabe taldeko kideek. Gorka Lazkanok idatzi ditu abesti guztiak, Lokatz siderala (Eider Rodriguez) eta Malabareak (Txiki) izan ezik. Zuzenekoetan, kanta barriez aparte, lehengoak be joteko asmoa daukie, baina beste modu batera joko ei ditue.

Urtea amaitu arte 30 kontzertu ditue berbatuta, eta hortik aurrera zer egin erabagiko dabela esan eben aurkezpen egunean. Maiatzaren 16an Tolosako Bonberenean joko dabe; 17an, Gasrteizko Gaztetxean; 22an, Bilboko Kafe Antzoian; eta, 31n, Atarrabiako Totemen

Kashbadek 1996an argitaratu eban lehenengo diskoa, Kashbad, Esan Ozekin diskoetxeagaz. Hurrengo urtean Distantzia kaleratu eben, eta handik urte bira ailageu zan orain arte taldearen azkenengo lana izan dan Hesiak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu