Gernikako Astra etorkizunari begira

Astra 2014-05-06 18:16

Gernikako Astra okupau zanetik 4. prozesua da eta bere helburua Astra ideia, eduki eta proiektu barriz sendotzea da. Zortzi urteko ibilbidearen erreferentziatik abiatuz, Astra Koordinadorak etorkizunari begiratu nahi deutso. Proiektuaren geroa sendotzeko bidean, ideia, eduki eta proiektu barrien bila abiatuko da. Maiatzaren 10ean hasiko da 3km parte-hartze prozesua.

Astraren ibilbidean hiru parte-hartze prozesu egin dira: 0km-n proiektuaren oinarriak pentsau ziran, 1km-n espazioen antolaketea, eta 2km-n eguneroko kudeaketea. Oraingo honetan, Astra Proiektuaren eta personen jasangarritasuna landuko da beren-beregi.

Astrak jentearen parte-hartzerik barik ezin dau funtzionau, inguruan dauen komunidadeak autogestionetan dau. Astraren bihotza herritar mobimentua da; norbanakoak, gazteak, sortzaileak, kultur alkarteak, gizarte eragileak… euren guztien auzolanagaz bakarrik egin leike aurrera. Horretaz jaubetuta, Astraren etorkizuneko osogai eta dinamika barrien bila jarriko dogu abian 3km parte-hartze prozesua.

Bestalde, prozesuan zehar, leku berezia izango dabe gazteen parte-hartzeak eta Astran momentu honetan hutsik dagoan bigarren pisuaren inguruko hausnarketeak.

Kontuak kontu, datorren zapatuko batzarra arratsaldeko 17:00etan izango da Astran bertan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu