Matxalen de Pedrok, Goiatz Labandibarrek eta Maialen Sarasuak egotaldi artistikoak egingo ditue Wroclaw urian

Bizkaie! 2014-05-07 11:05   kulturbiz

Etxepare Euskal Institutuak eta Donostia 2016 Fundazinoak uda honetan Poloniako Wroclaw urian egotaldi artistikoa egiteko aukerea eskainiko deutsie hiru euskal sortzaileri, Matxalen de Pedro, Goiatz Labandibar eta Maialen Sarasuari, hain zuzen be. Mobikortasuna, kulturen arteko alkarrizketea eta alkarlana sustatzeko helburuagaz sortu eben deialdia.

Arlo askotako egitasmoak aurkeztu ahal ziran, arte eszenikoak, musikea, literaturea, arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, eta diziplina arteko proposamenak bere bai. Lan guztiek Wroclaw/Donostia 2016eko Europar uriburutzekaz loturea izan behar eben.

Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Iker Tolosa Donostia 2016ren kultur programako kidea pozik agertu ziran prentsaurrekoan, deialdiaren arrakastea erabatekoa izan dalako. Danetara, 60 proposamen jaso ditue. Aukeratutako hiru egitasmoek oso lan interesgarriak jorratuko dituela adierazo eben.

Bagila-garagarrilean joango dira hiru artistak Wroclawera. Matxalen de Pedro bilbotarra uriko paisaje urbanoan sartuko da, eta kanpotik datorren persona baten ikuspegia jasoko dauen audio-gidea sortuko dau. Goiatz Labandibar gipuzkoarrak hamabi narrazino idatziko ditu, argazkilari poloniarrek eta euskaldunek egindako beste hainbeste irudi oinarri hartuta: guztiak zuri-baltzezko irudiak eta emakumeak protagonista dituen argazkiak izango dira. Eta Maialen Sarasuak uri bien arteko zubi barri bat sortuko dau bere dokumentalean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu