Domekan egingo da 31. Herri Urrats jaia, Mintza! lelopean

Bizkaie! 2014-05-08 12:53   Euskerea berbagai

Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak milaka lagun batuko ditu aurten be Senpereko lakuaren inguruan. Egun horretan, maiatzaren 11n, batzen dan dirua lizeo barria eregiteko erabiliko dau Seaskak. Urtero lez, adin guztietarako egitaraua atondu dabe, musikea, umeentzako jokoak, jantzariak, bertsolariak eta abar.

Herri Urrats Ipar Euskal Herriko ikastolen jaiak milaka lagun batuko ditu aurten be Senpereko lakuaren inguruan. Egun horretan, maiatzaren 11n, batzen dan dirua lizeo barria eregiteko erabiliko dau Seaskak. Urtero lez, adin guztietarako egitaraua atondu dabe, musikea, umeentzako jokoak, jantzariak, bertsolariak eta abar.

Umeek non aukeratu eukiko dabe Herri Urratsen, izan be hiru txoko izango ditue eurentzat, lehenengoa Araba eta Gipuzkoa guneen artean, bigarrena Gipuzkoa izenekoan, eta hirugarrena, Lapurdikoan. Irrien Lagunak Gipuzkoa gunean egongo dira. Goizeko hamarretan hasiko dira umeentzako jarduerak.

Ganerako guneetan, egitaraua hamaikak inguruan abiatuko da. Nafarroa gunean, Itziarren semeak eta Gatillazo taldeek joko dabe, arrastian. Lapurdin, bertsolariek ekingo deutsie egitarauari. Hordantza izeneko lekuan, barriz, Kukai jantza taldeak hasiko dau eguna, ostean, besteak beste, Ainarak, Kukaik eta Otsagabiako jantzariek jardungo dabe.

Aurtengo kantea Buuzbu taldeak sortu dau, Kalakakilika, eta Araba gunean kantauko dabe, 15:30ean. Lehenago, goizean Herri Urrats kantuz entzuteko aukerea izango da.

Lizeo barria zenbat arinen edegi gura dau Seaskak. 500 ikasle hartzeko asmoa daukie, baina lehenengo fasean 350 izango dira. Miarritzeko autobidearen ordainlekutik hur eregiko dabe. hamabi miloeko aurrekontua dauka proiektuak, horreetako sei Akitaniak ipiniko ditu, baina ganerakoa Seaskak lortu behar dau. Urteotan, Herri Urrats jaiaren etekinei esker Seaskak 25 ikastola, 3 kolegio eta lizeo bat zabaldu ahal izan ditu.

Herri Urratseko egitarau osoa, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu