‘Musika dibertigarria da' zikloa maiatzeko barikuetan Bilboko Barrainkuan

Bizkaie! 2014-05-09 11:45   Musikea

Bilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar.

Bilboko Barrainkuako Udaltegian, Musika dibertigarria da izeneko programea hasiko da maiatzaren 9an, barikuan. Ekimen honek zaletu guztiak gozarazoteko moduko lau kontzertu didaktiko eskainiko ditu maiatzean zehar. Holan, barikuro, sarrera libreaz aforoa bete arte, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak era askotako musika-ikuskizunak programau ditu, besteak beste, txotxongiloez osotutako antzezlan bat, operan eta flamenkoan trebatzeko kontzertuak edota Beethovenen omenezko emonaldi bat.

Bariku honetan, maiatzak 9, 18:30ean, Pequeño Desastre konpainiak La gata con guantes ikuskizuna eskainiko dau programea abiarazoteko. María José Álamoren txotxongiloek Perraulten Katu botaduna ipuin klasikoan oinarritutako istorioa kontauko deutse sei eta hamabi urte bitarteko neska-mutilei eta horren guztiaren osogarri, Vincenzo Belliniren La sonnambula operako musikea entzun ahal izango da, Pedro Yde tenore eta narratzailearen ahotsean.

Hurrengo saioa maiatzaren 16an, egingo da, Beethovenen omenez, aurrerantzean zikloaren ohiko ordutegia izango dan 19:30ean. Publikoak musikagile alemaniarraren hainbat doinu ezagunez gozetako aukerea izango dau, Impromtu taldeko José Manuel Cacho biolin-jotzailearen eta Víctor Jiménez piano-jotzailearen eskutik. Gainera, bertaratutakoek, musikagilearen bizitzeari buruzko hainbat alderdi ezagutu ahal izango ditue, amodioetan, familian eta politika kontuetan izandako desengainuak barne, haren lana hobeto ulertzeko.

Barikuan, hilak 23, eskainiko dan emonaldiak flamenkoaren munduan sartzen lagunduko dau, Javier Bermejo kantariaren eta Marco Borge gitarra-jotzailearen eskutik. Al otro lado del duende izenburuko ikuskizun honetan, eurekaz batera taularatuko dan Miguel Sauñak Beñat Arginzoniz poeta bilbotarraren Reflejos de Andalucía liburutik ataratako pasarte batzuk irakurriko ditu, publikoari flamenkoa ulertu eta disfrutetako gakoak emoteko asmoz.

Zikloa maiatzaren 30ean amaituko da Cuartito Lirico Bilbao laukoteak eskainiko dauen opera eta zarzuelako pieza-aukeraketaz, kantariek eurek emondako azalpen jostagarriaz lagunduta. Lorena Ferreiro sopranoa, Adhara Martínez mezzosopranoa eta Martín Barcelona tenorea Iñaki Belasko piano-jotzailea aldean dabela agertuko dira oholtza gainean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu