Donostiako TGA+Asociados estudioaren 'Little 62' izango da Zinemaldiko kartel ofiziala

Bizkaie! 2014-05-09 15:44   Barriak

Zinemaldiak aurtengo edizinoaren irudi barriaren aurkezpena egin dau Eureka! Zientzia Museoan; kartel ofiziala, Zuzendari Barrien atalekoa, Horizontes Latinos-ekoa, Perlak, Zabaltegi eta Culinary Zinemakoa jainarazo ditue. Txema Garcia, Nagore Garcia eta Xabier Martinez de Arbulo buru dituan TGA+Asociados Donostiako diseinu-estudioak egin dau Little 62, kartel ofiziala izango dana.

Kartelaren diseinuak funtsezko helburu bat dauka: Donostia Zinemaldiaren beraren protagonismoa azpimarratzea, hain zuzen, esan dau Txema Garciak berak prentsaurrekoan. Kartel soil baten alde egin dabe, tipo eta koloreei jagokienez, guztiz egitura tipografikoa erabilita, arretea berbetera eroaten dauena. Bere 62. edizinoan sendo eta heldu aurkezten dan Zinemaldi baten erabateko protagonismoa, beste irudi osagarririk eta gehigarririk batere behar ez izateko adinako ospe eta proiekzinoa dauena, bere izena nahikoa dauena besteek identifiketako eta ezagutzeko.

Zuzendari Barrien kategorian, Incógnito izeneko kartela, Mexikon errotuta dagoan kubatar irudigile Erick Ginarden lana aukeratu dabe. Horizontes Latinos, kategorian Cactus+Horizonte izeneko obra izan da irabazlea, hau be Donostiako TGA+Asociados estudioak diseinetakoa. Perlak kategorian, Bartzelonako diseinatzaile Pablo Carballeiraren Cactus kartelak irabazi dau. Madelaineye & Asiereye (A Love Story) kartela aukeratu dabe aurtengo Zabaltegi atalaren irudi. Kataluniako TO2 estudioaren lana da. Eta zinemeari eta gastronomiari eskainitako Culinary Zinemaren irudia Kataluniako TO2 taldeak egin dau, Flash!.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu