'Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco' liburua kaleratu barri dabe

Bizkaie! 2014-05-13 12:06   Barriak

Ainhoa Fernandez de Arroyabe, Nekane E. Zubiaur eta Iñaki Lazkano EHUko Gizarte eta Komunikazino Zientzen Fakultadeko irakasleek Kimuak programearen ganeko ikerketea argitaratu barri dabe, Salamancako Comunicacion Social argitaletxeagaz. Cortometrajes de Kimuak. Semillas del cine vasco Euskadiko Filmategia Fundazinoak sustatutako ekimenaren 15 urteak batzen ditu.

Nazinoartean ezagun egin diran makinatxu bat zuzendarik Kimuak programeari esker emon zituen lehenengo pausuak, besteak beste, Borja Cobeagak, Nacho Vigalondok, Telmo Esnalek, Jose Mari Goenegak, Koldo Almandozek, Luis Berdejok, Oskar Santosek, Koldo Serrak, Tinieblas Gonzalezek eta Jon Garañok.

Nekane E. Zubiaur, Iñaki Lazkano eta Ainhoa Fernandez de Arroyabe irakasleek hamabost urteotan Kimuaken parte hartu daben film laburrak aztertu ditue, baina 109 beharren artean sailkapena egin behar izan dabe. Halanda ze, katalogoan gitxienez pelikula bi dituen egileen lanak jorratu ditue. Orain arte inork aztertu bako lanak izan dira, baina ikertzaileek adierazo dabenez, kalidade eta profesionaltasun handiko pelikulak topau ditue.

Lehenengo Kimuak zer dan azaltzen dabe egileek, lanen analisia dator gero, eta amaiarean aukeratutako zuzendari bakotxari elkarrizketea egin deutsie. Zinemagile askok kanpoan lan asko egin arrean, etxean ez dira hain ezagunak. Genero hibridazinoa da Kimuakeko filmen nortasun zeinurik nagusienetakoa, ikertzaileen eretxiz.

Euskal film laburren sustapena eta banaketea dau helburu Kimuak katalogoak. Kimuak katalogoa zinema jaialdi zein ikus-entzunezko ospakizun garrantzitsuenetara bialtzen da, eta holan hainbat sari irabazteko aukerea izaten dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu