UZEI Prozedura Zibilaren Legea euskeratzen eta eguneratzen hasi da

Bizkaie! 2014-05-13 12:43   Euskerea berbagai

UZEIko iturriek jakinarazo dabenez, Prozedura Zibilaren Legearen (PZL) itzulpena eguneratzeko lanei ekin jake. Lege horren testu osoaren azken itzulpena 2004an argitaratu zan, eta, ordutik, jatorrizko testuak aldaketa ugari izan ditu. Hori dala eta, euskerazko bersinoa eguneratu beharra ikusi da, eta lan batzuk dagoeneko egin dira.

UZEI erakundeak Prozedura Zibilaren Legea euskeratzeko eta eguneratzeko lanei ekin deutse, epaiBi Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazinoko Hizkuntza Normalizazinoko lantaldeak sustaturiko Auzia Euskaraz proiektuaren barruan. Ekimenaren helburua da herritarrek eskatzen dabenean auziak osorik euskeraz izapidetzea, eskabidea aurkeztetik bulego judizialetako barruko tramitazinoa egin eta epaia emon arte. Proiektu horren barruan, abokatuen laguntzinoari esker, lege nagusi batzuk aukeratu eta horreek eguneratzeko lanak abiarazo dira, eta legeen eguneratze lan horretan UZEI dabil lanean Justizia Sailagaz sinatuta daukan hitzarmenaren bidez.

Hasteko, UZEIko iturriek jakinarazo dabenez, Prozedura Zibilaren Legearen (PZL) itzulpena eguneratzeko lanei ekin jake. Lege horren testu osoaren azken itzulpena 2004an argitaratu zan, eta, ordutik, jatorrizko testuak aldaketa ugari izan ditu. Hori dala eta, euskerazko bersinoa eguneratu beharra ikusi da, eta lan batzuk dagoeneko egin dira.

PZL, Prozedura Zibilaren Legearen 2004ko gaztelaniazko bersinoa (Deustuko Unibersidadeak eta Justizia Sailak itzulitakoa) eta gaur egun indarrean dagoan gaztelaniazko bersinoa konparau dira, eta 2004ko bersinotik gaur egungo bersinora egon diran aldaketa guztiak batu dira.

Terminologiari jagokonez, hainbat lan egin dira, PZLaren 2004ko itzulpena oinarri hartuta. Holan, testuko terminologia hustu da Lex2 izeneko aplikazinoaren bidez. Corpus paraleloetatik abiatuz euskera eta gaztelaniazko ordainen termino pareak modu automatikoan atzemoten eta erauzten dituan tresnea da Lex2, UZEIk garatua.

Corpus paraleloen adibide garbi bat da itzulpen memoriena, eta horregaitik, Lex2 oso praktikoa da, adibidez, itzulpen memorietan erabilten dan terminologia erauzi eta termino jakin baten ordainetan dagozan desadostasun eta inkoherentziak atzemon eta zuzentzeko.

Era berean, testuan erabilitako terminologia eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren ekimenez sortutako Euskerazko Dokumentu Judizialak Normalizetako Euskera Batzordeak adostutako terminologia alderatu da, eta bi horreen artean dagozan desadostasunak topau (Batzordearen hurrengo bileran aztertuko dira).

Batzorde horretako kideak honakoak dira: EHUko Zuzenbide Fakultadeko irakasle bat, Deustuko Unibersidadeko Zuzenbide Fakultadeko irakasle bat, HAEEko terminologo eta itzultzaile bana, epaile bat, abokatu bat, Justiziako Hizkuntza Normalizazinoko bi teknikari eta epaitegietako itzultzaile interprete bat, BFAko terminologo bat eta UZEI.


Lexiko egiaztatzailea

Hirugarrenik, testuari IDITE lexiko-egiaztatzailea aplikau jako. Euskerazko lexikoaren erabilera zuzena egiaztatzeko UZEIk garatu dauen aplikazinoa da IDITE, eta testu masa handiak analizau eta forma hobetsia proponiduten ditu.

Analisi ortografikoa egiteaz gan, euskera estandarrean erabil edo hobe markak ezarrita dituen berben agerpenak atzemon eta Euskaltzaindiak eta Terminologia Batzordeak hobetsitako formak proponiduten du. Lexiko orokorraz gin, terminologia be kontuan hartzen dau, testu espezializatuak egiaztatzeko gauza baita. IDITEk emondako txostena aztertu da, eta Prozedura Zibilaren Legean oro har egin beharreko aldaketak batu dira.

Hurrengo pausuak itzulpenari begira emongo dira. Euskera Batzordean hartutako erabagiak oinarri hartuta, apurka-apurka Prozedura Zibilaren Legearen itzulpena eguneratuko da, abokatu zein prokuradoreentzat oinarrizkoa eta ezinbestekoa dan lan tresnea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu