Castillo Suarezek irabazi dau 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketea

Bizkaie! 2014-05-13 14:10   sariak-autortzak

Castillo Suarez idazle nafarrak irabazi dau 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketea. Idazlearen Zerua berun lanaren aldeko hautua egin dau epaimahaiak.

Castillo Suarezek irabazi dau 2014ko Peru Abarka Album Lehiaketea. Idazle nafarraren Zerua berun lanaren aldeko hautua egin dau epaimahaiak: Barne-bidaia baten flash itsugarriek osotzen dabe Zerua berun, prosaren eta poesiaren artean zangalatraba idatzitako lana. Lerrokada sendo eta irudiz beteen bitartez, egileak bere barruko zauriak arakatzen ditu –oroimena, umezaroa, amodioa, inkomunikazinoa, erbestea…– gristasun itogarritik askatu guran. Paralelismo eta enumerazinoen ugaritasunak ozenagotu egiten dabe ahapeka baizik menturatzen ez dan ahots sakona.

Danetara, 13 idazlek hartu dabe parte lehiaketan, 10 emakumek eta 3 gizonek, eta 14 lan aurkeztu ditue. Lurralde guztietatik heldu dira lanak.

Orain, barriz, ilustratzaileen txandea da. Hemen irakur daitekez oinarriak. Parte-hartzaileek bagilaren 27ra bitartean izango dabe lanak aurkezteko aukerea. Saria: liburua album formatuan argitaratzea Ibaizabal argitaletxearen eskutik eta 1.700€ko diru-ordaina.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu