Makinatxu bat ekitaldi antolatuko ditue Bizkaiko museoek astegoienean

Bizkaie! 2014-05-13 15:51   Kulturea

ICOMmuseoen nazinoarteko erakundeak Museoak: Bildumek konexinoak sortzen ditue leloa proponidu dau aurtengo Museoan Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko Foru Aldundiak, ospakizunagaz bat eginez, hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 17an eta 18an.

ICOM museoen nazinoarteko erakundeak Museoak: Bildumek konexinoak sortzen ditue leloa proponidu dau aurtengo Museoan Nazinoarteko Egunean. Bizkaiko Foru Aldundiak, ospakizunagaz bat eginez, hainbat jarduera eskainiko ditu maiatzaren 17an eta 18an.

Bizkaiko 19 museok atondu dabe egitarau berezia: Arkeologi Museoa, Arte Eder Museoa, Eleiz Museoa, Berreginen Museoa , Euskal Museoa, Guggenheim Bilbao Museoa, Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoa, Euskal Herriko Meatzaritza Museoa, Txakolingunea, Boinas La Encartada Museoa, Loizara Torrea, Gernikako Euskal Herria Museoa, Bakearen Museoa, Santimamiñeko Kobak, Medikuntzearen eta Zientziaren Euskal Museoa, El Pobal Burdinolea, RIALIA Industriaren Museoa, Enkarterriko Museoa eta Simon Bolibar Museoa.

Museoen beharra jentaurrean erakusteko aukera parebakoa da nazinoarteko eguna, egun honen helburua museoen jarduerea gizarteratu eta zabaltzea da, eta bertan egiten dan ezkutuko lana erakustea, nabarmendu dau Miren Josune Ariztondo Bizkaiko Kultura diputaduak ekitaldien aurkezpenean.

Gidatutako bisitaldiak, tailarrek, kontzertuak, jolasak eta erakusketak, jakina, aukeran izango dira astegoinean. Sarrerea, ganera, debalde izango da.

Arkeologi Museoak tailer berezia atondu dau familientzako, zeramika piezak egiten ikasteko Hori da teknikea, hori!. Gernikako Bakearen Museoak be tailer didaktikoak antolatu ditu, eta RIALIAk bere bai. Sopurterako Enkarterriko Museoak Bizkaiko azken jostun maisuak. Neurrira janzteko lanbidea erakusketearen barruan, bisita gidatuak egiteaz aparte, joskintzako tailer praktikoa emongo dau, Juan Antonio Andrade jostun maisuaren eskutik.

Bilboko Arte Eder Museoak Markus Lüpertz 1963-2013 erakusketea ikusteko bisita gidatuak eskainiko ditu, eta umeentzako jarduera berezia prestauko dau. Guggenheimen hilare 18an sarrean doban izango da, eta 11:00etatik 14:00etara orientatzaile-zerbitzua ez da ordaindu beharko. Zapatu gauean, museoa zabalik egongo da, 24 ordu irauten dauen Christian Marclayren The Clock ikus-entzunezkoa ikusi ahal izateko.

Bilboko Eleiz Museoak, Berreginen Museoak eta Euskal Museoak, Arkeologi Museoagaz lankidetzan, Arrastoen jokoa: Jarraitu taldeari jokoa proposatzen dabe maiatzaren 17 eta 18rako. Parte-hartzaileak balearen ehizaren munduan sartuko dira, beste herrialde batzuetatik itsasontziz etorritako artelanak ezagutuko ditue, iparaldeko uretan hondoratutako barku baten hondakinak topatuko ditue...

Leioako Medikuntzearen eta Zientziaren Euskal Museoak barikuan, maiatzak 16, ospatuko dau museoen eguna. Florence Nightingale gogoan jardunaldia egingo dabe, gaur egungo erizaintzairen aitzindari izan zan britainiar erizain eta idazle ezaguna gogoratzeko.

El Pobalen burdinolearen ezkutuko espazioak ikusi ahalko ditue bisitariek, orain arte bisitau bakoak. Ikus-entzunezko barri bi proiektauko dira, burdina egiteko prozesu osoaren irudikapena, Oletako burdina, Angel Perez Ibarrondo El Pobaleko azkenengo olagizonaren ahozko testigantzekaz.

Gatza izango da protagonista Gernikako Euskal Herria Museoan. Gatza EUskal Herrian, geologioa, historia, uztiaketea eta gastronomia berbaldiaren ostean, gatza nabarmentzen daben miniaturazko errezetak dastatzeko aukerea egongo da.

Bizkaiko 10 museoetan eskainiko dira jarduera edo ekintza bereziak astegoienean, argibide gehiago behar izan ezkero, hemen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu