Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia 2014 erakusketea aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-05-15 15:21   Kulturea

Edizino honetan, 35 urtetik beherako 104 artistek parte hartu dabe. Epaimahai kalifikatzaileak 14 obra aukeratu ditu, eta hiru sari berezi emon deutsez hiru sortze-lanei, euren balio artistikoak merezidu dauela uste izan dabelako. Aurtengo irabazleen artean, Maria Azconak (8848 metros) lehenengo saria eroan dau, Kristina Losak (Concrete) bigarrena eta Oihana Torrek (49 Kubo) hirugarrena.

Bizkaiko Foru Aldundiak Ertibil Bizkaia ikus-arteen erakusketa ibiltariaren 32. edizinoa aurkeztu dau gaur. Lurraldeko hainbat udalerritan egongo da ikusgai, artista gazteen lanak eta jokerak erakusteko. Aurtengo edizinoan, eskultura, argazki eta pinturek arte garaikidea ikusi eta ulertzeko forma desbardinak transmitiduko deuskuez. Era berean, hausnartzeko konbidapena eginez, sentsazino barriak biziteko modua eskaintzen deuskue –bai ikusleoi, bai sortzaileei eurei be–.

Arte gaztea da, ausarta eta urratzailea; adostu edo espero dan amaierarik bilatzen ez dauena, kasu askotan. Horrek egiten dau erakargarri, eta horri esker egin daitekez hainbeste interpretazino.

Ertibil 2014 Bilboko Rekalde Aretoan inaugurauko da (Maiatzaren 15etik garagarrilaren 6ra bitartean), eta Bizkaiko udalerri honeetatik igaroko da: Leioa, Gernika, Lekeitio, Barakaldo, Elorrio, Basauri eta Sestao. Igaz bezela, Araban be jarriko da ikusgai, Gasteizko Montehermoso Kulturunean. Holan, Ertibil Bizkaia erakusketeari esker, gure gazte sortzaileen lanak Bizkaitik kanpo be ezagutarazoko dira. Erakusketak udal titulartasuneko kultur aretoetan egingo dira, izan be, programea hasi zanetik, Ertibil Bizkaia erakusketearen laguntzaile fidelak izan dira.


104 artista parte-hartzaile

Edizino honetan, 35 urtetik beherako 104 artistek parte hartu dabe. Danetara, 141 obra aurkeztu dira, pintura, eskultura, argazki eta bideo modalidadeetan. Epaimahai kalifikatzaileak 14 obra aukeratu ditu, eta hiru sari berezi emon deutsez hiru sortze-lanei, euren balio artistikoak merezidu dauela uste izan dabelako.

Egindako adierazpenetan, Josune Ariztondo Kulturako foru diputaduak lehiaketan parte hartu daben eta Ertibil 2014 ekimenean obrak aurkeztu dituen persona guztiak zoriondu ditu; hautatu eta saritutako personak eta obrak nabarmendu ditu, izan be, horreei esker, 1983. urtean bideari ekin geuntsanean izan genduan ilusino berberagaz ospatzen dogulako Ertibil Bizkaia erakusketea. Sormen artistikoa eta artearen zabalkundea laguntzen eta babesten jarraitzen dogu. Guretzat oso garrantzitsua da Bizkaiko gazte sortzaileak laguntzen jarraitzea, parte hartu daben personen artetik epe ez oso luzean sorkuntza garaikideko erreferentziazko artistak sortuko dirala uste dogulako, lehenago be gertatu izan dan moduan.

Aurtengo irabazleen artean, Maria Azconak (8848 metros) lehenengo saria eroan dau, Kristina Losak (Concrete) bigarrena eta Oihana Torrek (49 Kubo) hirugarrena.

Aukeratutakoak, barriz, Julen Alberdi, Mikel Azcorra (Colectivo inToYourMind), Jon Ander García, Leticia Gaspar, Álvaro Gil, Edurne González, Gontzal Gutiérrez, Eduardo Hurtado, Zaloa Ipiña, Miriam Isasi, Ibai León, Karlos Martinez B eta Andrea Suárez izan dira.

Aurtengo edizioan epaimahaia Petra María Joss, Kepa Garraza Álvarez, Miren Arenzana Letamendi, Jaime Cuenca Amigo eta Ana Salaverri Monfort kideek osotu dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu