'Gerra Zibila Lekeition' ikus-entzunezkoa landuko dabe herriko ikastetxeetan

Bizkaie! 2014-05-16 11:02

Herriko historia eta ohituren transmisinoa hezkuntza formalean be emon behar dala eretxita, Lekeitioko Udalak www.ahotsak.com proiektuan jasotako lekukotzak herriko ikastetxeetara eroateko proiektua martxan ipini dau.

Herriko historia eta ohituren transmisinoa hezkuntza formalean be emon behar dala eretxita, Lekeitioko Udalak www.ahotsak.com proiektuan jasotako lekukotzak herriko ikastetxeetara eroateko proiektua martxan ipini dau.

2013-2014 ikasturtean hezkuntza proiektu pilotua abiatu eben, eta daborduko prest daukie Gerra Zibila Lekeition 8 minutuko ikus-entzunezkoa. Helburua herriko nagusien testigantzak eskoletara eroatea da, transmisinoa etxeko ezkaratzetik ikasgelara eroatea. Eta Curriculumean txertatzea, adierazo dabe egitasmoaren arduradunek.

Herriko ikastetxeekaz batera, lekukotzetan jasotako gai interesgarrienen zerrendea osotu eben. Irakasleen ustez, Gerra Zibila eskoletan lantzeko gai aproposa izan begitandu jakien, eta orain bideoagaz probea egingo dabe, ia zelan funzionetan dauen ikusteko.

Aurrera begira, bideo gehiago egiteko aukerea dagoala pentsetan dabe, gai interesgarri asko batu ditue eta. Gure ustez oso inportantea da gazteek ezagutza hori izatea, herriko kontuak adineko herritarren ahotik ezagutzea. Lehenago be antzeko esperientziak egin ditue, berbarako, Iturriotz Institutuan 2. Batxilergoko ikasleek urte daroez ahotsak.com-eko testigantzak transkribiduten, Euskerea ikasgairako.

2010. urtetik Lekeitioko Udalak eta Badihardugu Elkarteak hitzarmena dugu, Ahotsak proiektua aurrera ateratzeko. Proiektu hori herri hizkerak eta ahozko ondarea jasotzeko eta zabaltzeko sortu zen, duela hamar urte pasatxo. Adinekoak bideoan grabatu, eta jasotakoa Interneten jartzen dute, erabiltzaile denen eskura.

Ahotsak guneko Lekeitioko orrialdean (www.ahotsak/lekeitio/) 56 herritar agiri dira: gehienak Lekeitioko Ahotsak proiekturako alkarrizketatutakoak, eta beste batzuk aurretik beste proiektu batzuetarako grabautakoak.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu