Manuel Vicente Cajon artistearen 'Alma mia' disko poetikoaren aurkezpen antzestua Bilbon

Bizkaie! 2014-05-16 12:40   kulturbiz

Bidebarrietako Liburutegiak Manuel Vicente Cajón artisteak ¡Alma mía! izenburupean landu dauen lehen disko poetiko musikala aurkeztuko dau gaur, barikua, maiatzak 16. Lana errezitaldi antzeztu batez aurkeztuko dau Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan 20:00etatik aurrera, eta horren osogarri, Almario film laburra eskainiko dabe.

Bidebarrietako Liburutegiak Manuel Vicente Cajón artisteak ¡Alma mía! izenburupean landu dauen lehen disko poetiko musikala aurkeztuko dau gaur, barikua, maiatzak 16. Lana errezitaldi antzeztu batez aurkeztuko dau Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi-aretoan 20:00etatik aurrera, eta horren osogarri, Almario film laburra eskainiko dabe. Sarrerea librea izango da aforoa bete arte.

Manuel Vicente Cajón diseinatzaile eta erakusleiho-apaintzaile ezagunak El cajón izeneko sorkuntza-esparrua abiarazo eban orain hogeita hamar urte, beste artista batzuekaz batera. Oraingoan, idazle eta olerkari sena berreskuratu dau poema-bilduma hau aurkezteko. Ikuskizuna pentsamendu librearen intimidaderako landutako ipuin eta fantasiazko errosario mistikoa da, egilearen esanetan. Oraingo honetan, bere berbek David Larrinagaren jatorrizko musikea izango dabe lagun.

Ez da hau artistea Bidebarrietan dagoan lehen aldia, Un Bululú izenburuko bere aurreko ikuskizuna bertan aurkeztu ebalako. Manuel Vicente Arte Ederretako irakaslea da, baita 2010ean argitaratutako Los cajones de mi almario liburuaren egilea be.

Erakusleiho-apaintzaile legez, 40 sari baino gehiago jaso ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu