Lorea Agirre kazetaria, 'Jakin' aldizkariko zuzendari barria

Bizkaie! 2014-05-16 15:36

Azkenengo 37 urtean Jakin-eko zuzendari izan dan Joan Mari Torrealdaik talde barriko kideak aurkeztu zituan atzo Hernanin, aurrerantzeaz zuzendari izango dan Lorea Agirre, Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. Aldizkaria bera eta webgune be barriztau egin ditue.

Azkenengo 37 urtean Jakin-eko zuzendari izan dan Joan Mari Torrealdaik talde barriko kideak aurkeztu zituan atzo Hernanin, aurrerantzeaz zuzendari izango dan Lorea Agirre, Haizea Barcenilla, Harkaitz Cano, Idurre Eskisabel, Patxi Juaristi, Joanmari Larrarte, Maialen Lujanbio, Imanol Murua Uria, Andoni Olariaga, Olatz Osa, Gexan Sors eta Eguzki Urteaga. Aldizkaria bera eta webgune be barriztau egin ditue.

Jakinek aldaketak dakarz, baina etenik ez. 58 urteko ibilbideari jarraipena emongo deutson talde barria martxan dago. Kide barriak sorkuntza, soziologia, komunikazinoa, antropologia, artea, liburugintzea eta filosofia arloetatik datoz, danak euskal kulturgintzan lanean dabilzanak.

Joan Mari Torrealdaik, Joxe Azurmendi, Joseba Intxausti eta Paulo Agirrebaltzategigaz batera, zuzendu dau ia lau hamarkadan agerkaria. Jakinkide historikook hil arte 'Jakin'-en segiduko badogu be, gidaritzea belaunaldi barri batek hartuko dau. Gu hor izango gaitue, laguntzeko prest, baina talde barriaren eskuetan geratuko da 'Jakin'-en etorkizuna, adierazo eban atzo aurkezpenean Torrealdaik.

58 urteotan 'Jakin'-ek aldaketa ugari izan ditu, baina aldizkariaren arduradunen eretxiz, hauxe da inoizko handiena. Aldizkariak itxura barria dauka, malguagoa eta modernoagoa. Papelezkoa eta digitala aldi berean aukeztu dira 200. zenbakitik aurrera. Webgunea be goitik behera barriztau dau 'Jakin'-ek. Atariak argitaratutako aldizkari guztiak eta liburuak batuko ditu; Liburuaren Behatokia atalak euskal liburuen 50.000 fitxa bibliografiko ipiniko ditu konsultagai, eta Memoria sailean, barriz, XX. mendeko euskal kultur eragileen lekukotasun eta lana jasoko dira.

'Jakin'-ek fundazino egiturea hartu dau, ganera. Horren helburua ondare material eta ez-material osoa euskal kulturearen zerbitzurako ixtea izan da. Jakinen egitekoa euskalgintzan eta kulturgintzan jazoten dana jaso eta aldi berean uniberso hori pentsamenduaren bitartez elikatzea izan da. Beti argi izan dogu herrigintzan eta herriarentzat gabilzala lanean, eta horregaitik guztiagaitik nahi dogu ondare guztia fundazino batetan itxi, guztion eskura, eta ez gugaz inora eroan. Joan Mari Torrealdai izango da Jakin Fundazinoko burua.

Gogoetarako, kritikarako eta azterketarako aldizkari lez jaio zan 1956an, eta gaur egun be, euskal kulturako eta mundu zabaleko gai nagusiak aztertzen ditu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu