'Euskal zinema: zinemagileen hiru belaunaldi' biltzarra antolatu dabe Euskadiko Filmategiak eta EHUk

Bizkaie! 2014-05-19 14:04   Barriak

Zinemagile ezagunek hartuko dabe parte EHUko Udako Ikastaroen barruan, egingo dan kongresuan, besteak beste, Montxo Armendariz, Victor Erice, Julio Medem, Helena Taberna, Borja Cobeaga eta Koldo Almandoz zuzendariek. Donostiako Miramar jauregian batuko dira, garagarrilaren 2tik 4ra.

Zinemagile ezagunek hartuko dabe parte EHUko Udako Ikastaroen barruan, egingo dan kongresuan, besteak beste, Montxo Armendariz, Victor Erice, Julio Medem, Helena Taberna, Borja Cobeaga eta Koldo Almandoz zuzendariek. Donostiako Miramar jauregian batuko dira, garagarrilaren 2tik 4ra.

Euskal Herriko zinemagileen hiru belaunaldi dabilz gaur egun beharrean, Joxean Fernandez Euskadiko Filmategiko zuzendariak biltzarraren aurkezpenean azaldu ebanez, aukera bikaina da euren ibilbideari buruz zinemagileekaz eurekaz berba egiteko. Horrezaz gan, euskal zinemearen hainbat arlo aztertuko ditue, berbarako, historia, jatorriaren inguruko eztabaidak, industria, nortasun nazionala, euskerea, generoak, nazinoartekotasuna, Kimuak programearen garrantzia, Donostia Zinemaldia, abangoardiak eta abar.

Donostiako Miramar jauregian ondoko zinemagileak batuko dira: Montxo Armendariz, Ana Diez, Victor Erice, Pedro Olea eta Imanol Uribe; Juanma Bajo Ulloa, Daniel Calparsoro, Julio Medem, Helena Taberna eta Enrique Urbizu; Koldo Almandoz, Asier Altuna, Borja Cobeaga, Jose Mari Goenaga, Isabel Herguera eta Pablo Malo.

Argitalpen batek biltzarreko 19 berbaldiak eta bost mahai-inguruak jasoko ditu, zinemagileen hiru belaunaldien arteko mahai-inguruak, industria zinematografikoari buruzko beste bat eta kritikeaen ganekoa. Arlo akademikoaren erantzuna be ona izan da, halanda ze euskal zinema ikertu daben historialari, kritikari eta adituak bertan izango dira.

Zabalik dago izena emoteko epea. Euskadiko Filmategiaren webgunearen bidez egin ezkero, % 50eko beherapena izango dabe erabiltzaileek.

Argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu