Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Bertso Eskolen Eguna izango dira domekan Arrasaten

Bizkaie! 2014-05-19 18:18   Bertsolaritzea

Arrasaten izango dira datorren domekan, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna. Urtero legez, Gipuzkoako bertsozale gaztetxuen arteko hartu-emonak sortu eta indartu nahi dira, bertsoa eta jolasa buztartuz.

Arrasaten izango dira datorren domekan, maiatzaren 25ean, Gipuzkoako Eskolarteko finala eta Gipuzkoako Bertso Eskolen Eguna. Urtero legez, Gipuzkoako bertsozale gaztetxuen arteko hartu-emonak sortu eta indartu nahi dira, bertsoa eta jolasa buztartuz.

Patxi Goikoleak (Arrasate, 1933) jarriko deutso txapela bat bateko saioko irabazleari. Hain zuzen, Xanti Iparragirre eta Juanito Akizugaz batera, Euskal Herriko lehen bertso eskolearen sortzailea da Goikolea. Era berean, Arrasateko Amaia Antzokian banatuko dira Eskolarteko bertsopapeletako sariak.

Goizean, 11:00etan Arrasateko Amaia Antzokian, Eskolarteko bat bateko txapelketako finala jokatuko da. Gipuzkoako bost herritan izan diran kanporaketetan, ondorengo zortzi bertsolariek irabazi dabe finalerako txartela:

- Eneko Araiztegi (Segura).

- Maider Arregi (Oñati).

- Jon Gurrutxaga (Azpeiti)

- Iñigo Ibañez (Azpeiti).

- Aratz Igartzabal (Gabiria).

- Paul Iruretagoiena (Ataun).

- Iraitz Mateo (Oiartzun).

- Amaia Urbieta (Zarautz).

Finalerako gaiak prestetako ardurea, Egoitz Aizpuru eta Inaxio Usarraldek lagunduta, ondorengo bertso eskoletako kideek izan dabe: Maddi Alberdik (Eibar), Maier Fernandezek (Eibar), Nahia Fernandezek (Eibar), Peru Gabirondok (Zarautz), Aizpea Garmendiak (Lazkao), Amaia Palazuelosek (Eibar) eta Iñaki Rezustak (Ormaiztegi).

Finalaren ostean, bakotxak bere etxetik ekarritakoa bazkaltzeko aukerea izango da. Arratsaldean, barriz, Txatxilipurdi Alkarteak antolatuta jolasetan gozetako aukerea izango da.


Nafarroako Bertso Eskolen eguna Altsasun

Nafarroa osoan dabilzan 50 gaztetxu inguru alkartu ziran joandako zapatuan Altsasuko Iortia Kulturgunean Nafarroako Bertso Eskolen Eguna ospatzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu